« Haizeaz bestaldetik | “Sugegorri, bandera urduri” »
Neskazale gazte baten balentriak / Guillaume Apollinaire (Karlos Gorrindo Etxeandia) / Elkar, 1988
Neskazale gazte baten balentriak Dabid Zuazalde / Argia, 1988-11-27
Gure lagun batek esan ohi duen bezala, badira esku bakar batez irakurtzeko liburuak, eta horietakoa izan nahi du Karlos Gorrindo Etxeandia preso gernikarrak Herrera de la Manchan itzuli eta Elkarrek bere azpisail erotikoan kaleratzen diguna.
Idazlea nor den ez omen da horren gauza ziurra, baina inori egoztekotan badirudi Gillaume Apollinaire bangoardista frantsesari egokitu behar zaiola honen aitatasuna, “Les onze mille verges”en egile ospetsuari.
Guri, egia esan, gehiago gustatu zitzaigun aipatu berri dizueguna honako hau baino. Nobelatxo hau dibertigarria da zatika, freskotasuna dario, baina egoera eta ekintza beretsuak behin eta berriz errepikatzen diren neurrian interes pixka bat galtzen du. Horrez gainera, badirudi arreta gabe ibili zela idazlea —edizio honetako oharretan huts egin ez badute behintzat—, izen eta urteetan barne kontraesan batzuk antzematen baititugu. Baina tira: hala eta guztiz, esku bakarraz irakurtzeko modukoa izan liteke zenbaitentzat.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi