kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

SPrako tranbia / Unai Elorriaga / Elkar, 2001

Ez da idazle gaztea, idazlea da Jose Luis Padron / Bilbao, 2001-10

Unai Elorriaga du izena. Bilbon, 1973an jaioa den gaztea. Eta irakurleak nahitaez konturatu behar du, literatura pasioz maite duen idazlea dela Unai Elorriaga. “Literatura gauza garrantzitsua da niretzat eta ni naizenaren parte handia da literatura”. Nahikoa izan du Elorriagak lehen nobela bat, hori ohartarazteko.

SPrako tranbia (Elkarlanean, 2001) lanak, euskarazko literaturaren aurtengo orain arteko ekarrian, Harkaitz Canoren Norbait dabil sute-eskaileran (Susa, 2001) poesia lanarekin batera, deskribatzen saiatuko ez naizen narrazio aurkikuntza suposatzen du. Eta editorei ere eskerrak eman behar zaizkie, bi lan “diferente” horiek kaleratzen ausartu direlako.

Izan ere, Harkaitz Canok berak, Felipe Juaristik, Julen Gabiriak, Amagoia Ibanek,… ahalegin kritiko guztiek horretara bat egin dute. Are gehiago, euskal irakurlegoan ilusio berria piztu duen idazlea da. Bost axola niri, gaztea ala zaharra den. Idazle bat jaio zaigu, eta Unai Elorriaga du izena.

Unai Elorriagak, literatura egiten daki, idazten daki, ondo. SPrako tranbia lehen nobela kaleratua duen arren, ofizioa du. Estu zaintzen du esan beharrekoa, eta kontakizunak hala behar duenean ere, isiltzen daki.

Ordu eta ordu askotako lana zabaltzen da istorioaren (istorioen) pauso sendo arinen barna. “Zazpi arte (edo gehiago igual).. Eta zazpi urteotan ideiak heldu dira handik eta hemendik, eta konturatu barik sitsei edo tranbiei buruzko zitak biltzen joan nintzen (bilduma inportantea daukat), gero bat bera ere erabili ez dudan arren” adierazi du Unai Elorriagak.

Dena ulertzen da. Ez dago hitz bat bera ere alferrik erabilia. Eta etengabe entzuten da Elorriagak, nobelari jarri dion musika alai pikaroa, erritmo kitzikagarria bat, ausardiazkoa, barnean asetasun ikara senti arazten dizuna. Euskal literatur idazkeraren berrian du SPrako tranbiak gorputza eta izena. Euskal deklinabideak ba du bihotza.

Lucas, Maria, Matias, Marcos, Roma, don Rodrigo,… egilearen, Unai Elorriagaren hegoak dira, pertsonaien iraganaren eta orainaren inguruan, hizkuntzaren abentura barrenean hegan. Eroak pertsonaiak? Bai, noski. Zorioneko eroak, bizitza munduko gauzarik ederrenean bihurtzen dakitenak. Elorriagaren hitzetan, “existentziari konplexurik gabe begiratzen zaio eta heriotzari afaltzen gelditzeko esaten diote zaharrek, salda dagoela edo txipiroiak”.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak