kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Nere mundualdia / Bartolo Aierbe / Etor, 1988

Nere mundualdia Dabid Zuazalde / Argia, 1988-09-18

Joxe Aierbe bertsozalea ezagutzen genuen, batez ere prentsako bere izkribuetatik, oraingoan honen aita Bartolo plazaratu zaigu, 80 urte pasata, oroitzapen liburu batekin. Adin horretako gizasemeari ez zaio faltako zer kontatua, eta honi ere ez, hasi haurtzaroko bizimodutik eta munduari buruzko eritzietara.

Goierriko Gaintzan jaio zen, eta soldadutza ondoren Donostia aldera ezkondu, beti baserrian. Bienbitartean karobia, artzantza, ikazkuntza eta garai hartako ohizko lanak.

Horratio, egilearen ezagunentzat berealdiko balioa izango duen arren, guri ezer gutxi esan digu. Pasatako bizierak ez dute aparteko graziarik, eta kontatzeko moduan a ze aldea, esate batera, Uztapide batekin. Munduan hainbeste milioi izanda ezin hasiko gara denak oroipen liburuak moldatzen, bizikizunez gain beste zerbait eskaintzen ez badugu behintzat. Bartolo Aierbek ere badu egungoei zerbait erakusteko gogoa, fedea alegia. Liburua aurrera doan neurrian, pasadizo jakingarririk ez eta hala ere ez zaio bukatzen zer esana: sinesmena izateko, mezetara joateko, beste munduarekin gogoratzeko eta hala, bere aldian sermoia pranko entzun duenaren tankeran. Sinesmena Jainkoak eman edo ukatutako dohaia izan ordea, eta ez errepikatuz ikasitako ikasgaia.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak