kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Trenean / Mirentxu Etxezarreta / Gipuzkoako Foru Aldundia, 1987

Trenean Dabid Zuazalde / Argia, 1988-06-12

Liburu honek Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailak antolatu Lehen Gazte Literatur lehiaketako bigarren narratiba saria jaso zuen 86.ean. Jakina, irakurleak galdetuko duen lehena: zer dela eta datoz bi urteko atzerapenaz liburu hau komentatzera?

Izan ere, aurreko batean liburu hau bezala beste batzu, merketxo, beherapenetan baileuden, saltzen zituztela eta harritu egin ginen. Agi denez, lan sarituok liburutegi publikoetara banatu ziren eta sobranteak oraintsu jarri dira salmentan, sikiera etekinen bat erdiestearren.

Betiere gutxi bada ere, hainbesterainoko euskal liburu produkzioan inoiz gelditzen dira liburu jatorrak inolako erreseinarik gabe. Besteak beste, hau litzateke horietakoa. Tamainaz erdibideko lan honek frogatzen duena zera da, literatur sariketa oroz gain, idazle gazte ezezagun piloaren artean, tapaturik gera daitezkeela promesa tankerako idazleak.

Tamalez diogu, ze kasu honetan istorioak merezi du, guri behinepein gustatu zaigu. Bai istorio aldetik —hiritik estudiatzetik herrirainoko bidai ironiko-oniriko bat egiten du protagonistak, hainbat eszena-sorpresarekin egiten duelarik topo—, bai idaztankera aldetik: oraindik samurra, fresko, espontaneoa —goierritarkeria bat edo beste tartean—.

Jario bikaina duela frogatu du Mirentxuk, eta hori ez ezik literatur errejistro eta teknina ezberdinak menperatzeko ere gai dela, esate baterako epistolarioa. Berandu samar izan arren, bihoakio idazlesa honi gure animorik beroena, erakutsi bait du balio duela. Ea laister beste zerbaitekin barre egin arazten digun; eta ea piskanaka emakume idazleen plantila handiagotzen den.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak