kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Eztigai Zulatua / Haizeak ekaitza sortuko du / Martin Iturbe / Kriselu, 1987

Eztigai Zulatua / Haizeak ekaitza sortuko du Dabid Zuazalde / Argia, 1988-04-17

Duela urte asko —hamabost baino gehiago urte asko bait da euskal literaturak daraman aldaketa erritmoarekin— bi liburu kaleratu zituen Martin Iturbe Baldak, biak ere Gipuzkoako Kutxaren “Irun Hiria” poesia sariaren irabazle. Harez gero ez genuen bere berririk —baliteke euskal letren dantzan segitu izatea baina gu behinepein ez gara ohartu— harik eta joan deneko Durangoko azokan hiru liburu besapean zituela plazaratu zen arte.

Ez dakigu berak hala nahi izan duen edo komunikabideen axolagabekeriak erabaki duen isiltasun hori. Batera nahiz bestera izan, ez dugu inon Martin Iturberen adierazpenik irakurri eta ezin jakin beraz liburuok iazko jardunaren emaitza ote diren edo urte luze guzti hauetako lanaren fruitu. Dena den, esan nahi genuke egile beraren hiru liburu batera agertzea ez zaigula batere ona iruditzen, ez irakurlearentzat, ez egilearentzat, non eta honek ez duen propio horrela nahi izan. Argitaletxeei galdetu behar orduan dena Durangorako uzte horren arrazoiaz.

Hiru horietatik bi ditugu orain mintzagai. Poema liburuak biak. Bi dira liburukiak baina ez dakigu benetan obra bi diren. Hasteko, labur laburrak dira biak berrogeitabosna orritakoak gutxi gora behera, eta nahiko antzekoak bai mamiz bai batez ere formaz. Poema ondo eginak dira, lerro laburretakoak, zein hitz zeinen atzetik jarri ondo ikasi duen batek eginak. Ez dute ikaragarrizko lilurarik sortzen baina funtzionalak dira, tekniketan deskubrimendurik egin gabe ofizioa erakusten dute. Gaiei dagokionez, badira paisaia oinarritzat hartzen dutenak. Besteak elementu naturalen iruditeria erabiliz, ohizko sentimendu eta baloreei buruz ari dira: gogorkeria, samintasuna, euskara, euskalduntasuna…

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak