« Jomeiniren paradisuan | Umetako kontu beldurgarriak »
Gertaerei begira / Juan Luis Zabala / Elkar, 1988
Gertaerei begira Dabid Zuazalde / Argia, 1988-04-03
Juan Luis Zabala azkoitiarraren hirugarren liburua da hau. Hirurak ere bereziak, elkarren artean ere diferente baina egilearen marka daramatenak. Ezagun bihurtu zuen bere lehenbiziko nobelaren ostean, Ahanzturaren artxipelagoa “ipuin” liburua kaleratu zuen iaz, bertan lehen pertsonan egileak bere pentsamendu, sentimendu eta gogoetak adierazten zituen pertsonaia anitzen bidez eta gai askori buruz.
Oraingo ipuin bilduma berri honetan ikuspegia erabat aldatu da: hirugarren pertsonako narrazioak dira, eta horrez gainera bat ere pentsamendu ez sentimendurik ez dutenak. Gertaerak dira, besterik ez. Gertaera horiek kontatu egiten zaizkigu, objetibotasun osoz, kamara batek ikusita bezala, aurresuposizio etiko edo logikorik gabe.
Zer kontatzen du teknika horren bidez? Istorioak arraroak dira baina era berean erakargarriak. Absurduaren mugetara eramaten zaitu konturatu gabe eta bakarrik utzi. Guri Kafka gogorarazi digu. Kafka, baina modu modernoago batez, “zinematografikoa” bestela esanda. Izan ere, zinearen eragina nabaria eta aitortua da obra honetan: teknikan hasteko, ipuin askoren eitean ondoren, eta liburuan tartekaturiko zinema gidoian azkenik.
Liburuak Xabier Mendigurenen hitzaurre bat du hasieran, irakurketak eragin dizkion inpresioen berri eta lan hauek hobeki entelegatzeko giltza batzuk ematen dituena.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez