« Irribarrea galtzen danean | Belaunaldi esperientzia baten irudi etereoa »
Jolasak / Agustin Iturriaga / Euskal Editoreen Elkartea, 1987
Jolasak Dabid Zuazalde / Argia, 1988-03-13
Agustin Pascual Iturriaga hernaniarrak 1.842. urtean “Diálogos Basco-Castellanos” direlako batzuk kaleratu zituen. Bere helburua zera zen: euskara baizik ez zekiten bere ikasleek erdara ikas zezaten laguntzea, horretarako bi hizkuntzen arteko konparaketaz baliatuz. Umore pittin anakronismo handiz esan genezake haur euskaldunek erdara ikasteko D eredua —dena erdaraz— erabili beharrean B eredua proposatzen zuela.
Liburuan barrena hogeitahiru jolas dauzkagu, nekazaritza, abelzaintza, erlezaintza eta antzeko solas gaiak erabiltzen dituela. Liburua izugarri gustatu bide zitzaion Bonaparte printzeari, zeren bizkaierazko, lapurterazko eta zubererazko itzulpenak egin arazi bait zizkien Uriarte, Duvoisin eta Intxausperi, hurrenez hurren; frantsesezko eta espainierazkoekin batera seiak argitaratu zituen liburu bakar batean. Bonaparteren liburu horixe facsimilean eman zuen argitara “Hordago”k bere klasikoen bilduman, baita azkar asko agortu ere, euskalki konparaketarako eskaintzen duen laguntzagatik.
Oraingoan ere, Patxi Altunak paratutako edizio honetan, lau literatur euskalkietako testuak datozkigu, erdarazko biak kenduta. Iturriagaren gipuzkerazkoan lehen argitalpenari lotu zaio, Bonapartek aldaketatxo batzuk eragin bait zizkion. Gainerakoan, liburua bere hartan datorkigu: ez ohar, ez hiztegi, ez grafia aldaketa. Egia da horrelakorik egiteko zailtasun bereziak zituela liburuak, Patxi Altunak esaten digun bezala, baina guk uste dugu bera bezalako bati eska dakiokeela ahalegina.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez