« Onkoteak | Marinel zaharrak »
Zure argi kliskak / Felix Zubiaga / Euskaltzaindia-B.A.K, 1987
Zure argi kliskak Xabier Mendiguren / Argia, 1988-02-07
Aurreko batean Jon Kortazarrek Patxi Ezkiagari buruz ari zela holako zerbait zioen, alegia, badela Lizardigandik eta datorren tradizio bat, eta soka eten gabe tradizio hori gaurkotzen, berritzen diharduten poetak ere bai.
Zer dela eta diot nik hori? Hain zuzen ere horixe etorri zaidalako burura Zubiagaren azken poesi lan hau irakurtzen ari nintzela. Izan ere, Euban bizi den pasiotar honen poemetan ere nabari da olerkariarengandik datorren katearen jarraipena; kasu honetan olerkari bizkaitarrak agian giputzak baino iturburu zuzenagoa. Ez dira kasu bakarrak bi hauek gainera: hortxe baititugu esate batera “Olerti” aldizkariaren inguruan ibilitako guztiak, ahaztu samarturik baldin badauzkagu ere.
Kokagune orokor horren barnean ordea, baditu Felix Zubiagak bere bereizgarriak, nortasun sendoko olerkikera. Horien artean panteismo indartsu bat azpimarra liteke, edo egokiago litzateke agian Eguzki-Jaungoiko identifikazioaz berba egitea. Horrekin batera, nabaria da oso bibliaren eta orohar literatura erlijiosoaren eragina.
Lan honek 1986ko Euskaltzaindiaren “Arrese y Beitia” saria eskuratu zuen. Bestalde, badirudi Zubiagak indartsu segitzen duela lanean, nahiz narratibari emanago ari den: joan den urte hondarrean Espedientea izeneko nobela bat kaleratu zuen (oraindik orriotara ekarri ez duguna), eta oraintsu Bizkaiko Diputazioaren elaberri saria eskuratu berri du.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez