kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Baigorriko zazpi liliak / Jean Duvoisin / Elkar, 1987

Baigorriko zazpi liliak Xabier Mendiguren / Argia, 1987-11-08

Beti da pozgarria klasikoen idazian ezezagunak argitaratzea. Areago klasiko hori Duvoisin lapurtarra bezalako idazle jori eta trebea baldin bada. Eta zer esanik ez lan horrek dotrinaz jositako gure “literatura”n hain urri ditugun kontaerak ekarriz gero. Beraz, Juan San Martinen eskutik datorkigun argitalpen honek bozkarioz bete gaituela esan behar. Tamalez, argitalpena behar bezalakoa ez izateak ilundu digu pixka bat hasierako poza.

Hel diezaiogun ordea Duvoisin kapitainaren lanari. Euskal itzultzaileen aintzidari honek bazuen beretik emateko aski adore eta sormen ere, eta honako hau ez da erakusgarri makala. Artazuriketara bildutako neskek ematen dute narrazio osoaren markoa, eta honen barnean neska bakoitzak bere ipuina tartekatuko du: llaburrak hasieran, gero eta luzeagoak ondoren.

Ipuinoi garbi asko antzematen zaie ahozko tradiziotik jasoak direla, baina hala ere horrek ez du ukatzen euskal narratibaren historian duten garrantzia, batez ere “Piarres Adame” baino lehen kaleratu zirela kontuan izanik, nahiz zenbait arrazoi direla medio orain artean erdi ilunpetan egon diren, Piarres Xarrittonek aurkitu dituen arte.

Tamalgarria esan dugu zela argitalpena egin den modua: ezin da esan, adibidez, ortografia “gaurkotu” egin dela gaurkotze hori zehatz-mehatz zertan gauzatzen den aipatu gabe; gainera, aipatzen den adibide zehatza, kontsonante ondoko h-ak kentzea, Iparraldeko klasikoak argitaratzean inortxok egiten ez duenetakoa da hain zuzen ere.

Bada ohar pare bat, honako eta harako esaldiak atsotitz direla esanaz, baina horretan hastez gerotan beste atsotitz asko eta asko dagoela esan behar. Zorionez bada liburu amaieran “hiztegiño” bat, baina “ñoegi” ote den iruditu zait. San Martinek behin baino gehiagotan aipatzen du Duvoisinen “Laborantzako liburua”; bada, ez da denbora gehiegi Patxi Altunak horren argitalpena prestatu zuela; baluke San Martinek bertan zer ikasia.

Hitzaurrea bera ere hobetoxeago eta euskara txukunagoan egitea bazegoela uste dugu. Esate baterako, ipuinon etorkiari dagokionez “elezahar eleberrituak” direla errepikatzen digu birritan San Martinek, iturburuez ezer zehatzagorik adierazi gabe.

Hala eta guztiz, liburu ederra, Duvoisinek holaxe bataiatu zuena baino are ederragoa.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak