kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Irene. Tempo di adagio / Pako Aristi / Erein, 1987

Beizamako hilketa literaturan Mikel Mendizabal / Argia, 1987-07-12

Ez da erraza Pako Aristiren azken nobela aztertzea; ez eta ere iritzi kritiko garbiegia izatea, bertan elementu eta ezaugarri asko daudelako barnean. Horrexegatik ziur gaude, liburu honek iritzi oso desberdinak jasango dituela.

Famatua egin da Beizamako hilketa; arrazoiak ez ditugu aztertuko, baina gauza da ikupegi desberdinetik landu dela hilketa hau: kazetaritzan, etnografian, literaturan etabar. Dudarik gabe, honelako gertakizun batek sortzen du interes, kuriositate edo halako morboa, eta honetaz baliatu da Aristi bere obrari interesa emateko, nahiz eta “Kcappo” bere lehen nobelan bezala, beste zenbait oinarrizko gai landu.

Egoera konplexu eta klabean jaiotzen da Irene. Alde batez Laura, herriko emakume bat alargun geratzen da seme gazte batekin, eta bestalde Santos nekazariari berbera gertatzen zaio. Bakardadearen poderioz edo, azkenean biak ezkonduko dira laister bi alaba izanik, Laura eta Marina. Ez dira gauzak ordea, ondo joango Laura eta Santosen artean munduko bi ikuspegi erabat desberdinak dituztelako. Honela, gurasoen gorrotoa,seme-alabak jasoko dute famili erabat zatitua sortuz hasieratik. Egoera hau dela medio, azkenean emakumeak izango dira etxeko biztanle bakarrak, gora-behera pila izanik beraien artean, amodioak, gorrotoak etabar. Erahilketaren arrazoia mozkin zikin bat izango da eta honen ondorioz liburuaren bukaera triste eta latza.

Nobela hiru zatitan banatuko genuke. Lehenengoa Santos eta Lauraren ezkontza, bi semeek dituzten eztabaidak, alaben jaiotza, herriaren eta inguruaren deskribapena etabar. Ondoren, proposatzen dieten mozkina eta erahilketa, hots, nobelaren oinarria. Azkenik hiltzailearen aitortzea. Garbi dago bi lehenengo zatiak desberdinak direla. Azkeneko partean liburuaren “misterioa”ren korapiloa argituko zaigu.

Guri gehienbat gustatu zaiguna (iritzi pertsonala da) lehen partea da. Hemen, zonaldearen deskribapena egingo digu Aristik, herri asperrraldia, bakardadea, Ameriketara joan beharra etabar. Guztia kutsu triste batez inguraturik, literatura Hegomarikarra garbi gogorazten diguna. Badira gauza benetan onak, sortzen duen giro berezia esaterako, edo zenbait gertakizunen narrazioa. Hala eta guztiz hutsik geratzen dela iduritzen zaigu, hots, zenbait gauza inkonpleto eta aukerak erabat probetxatu gabe.

Bigarren partean liburuaren korapiloa dugu. Hemen iritzi desberdinak sor daitezke autoreak kontatzeko duen moduarengatik. Interesa mantentzen saiatuko da momentu guztian, zenbait alditan lortuz eta bestetan ez horrenbeste.

Liburuaren bukaeran misterioa garbituko da lehen esan dugun bezala. Orrialde gutxi eta informazio mordoa eskeiniz.

Bi urte iragan ditu Aristik nobela hau idazten. Informazioa jaso, artxiboak landu etabar. J.M. Barandiaranen zenbait lan aztertu ditu lehengo ohitura eta sinismen zaharrak jarraitu nahian. Honela esaterako, enarak baxu egan egiten bazuten biharamunean denbora ona egingo zuela esan nahi zuen.

Sexua dugu ere liburuaren oinarri bat. Autoreak ordea, ez du betiko joku idilikoa egin; honela, pertsona batek amodioa ahuntza batekin nola egiten duen kontatzen digu, edota agure batek ume batekin. Betiko arauak hankaz gora utzi nahi izan ditu Aristik.

Liburu interesgarria iduritzen zaigu. Lehen esan dugun bezala zenbait gauza besteak baino hobeak dira, baina tira, interesgarria orohar ikusirik. Aristik ondo egituratu du bere lana: barruan dauden denbora desberdinak, elkarrizketak, estilo propioa izatea, sortzen duen giroa… Hala eta guztiz ezin ahaztu idazlearen gaztetasuna eta noski hau nabaritzen zaio. Nobela landua badago oso, gauza asko bete gabeak daude, zer edo zer falta zaiela nabaria da, baina beno, beti bezala irakurleak izan dezala azken hitza.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak