« Dalila, gazteentzako irakurgaia | “Saturno”: dianatik kanpo eroritako dardoa »
Piarres Adame / Jean Baptiste Elissanburu / Euskal Editoreen Elkartea, 1987
Piarres Adame Mikel Mendizabal / Argia, 1987-05-03
Eta jarraitzen dugu euskal editoreen elkarteak atera dituen liburuak aurkeztuz, azken hau laugarrena izanik eta ipar-aldeko autore batena.
Beti bezala Koldo Mitxelenaren euskal literaturaren azterketa egiten digu sarrera gisa. Oraingo honetan ordea, Ibon Sarasolak ere azterketa txiki bat egiten digu Elisanbururen obrari buruz. Idatzi zituen liburu ezberdinak aipatu ondoren, bere azterketa filologiko orokorra azaltzen digu, lexikoa, aditz mota ezberdinak etabar aipatuz, irakurleak honela erraztasun handiagoa izan dezan obra klasiko hau irakurtzean. Azterketa honetan badaude gauza benetan interesgarri batzuk, horietako bat adibidez aditz potentzialen erabilpena da, honela Ipar aldean “entsaia ahal daiteke” edo “desira ahal dezake” jarri ordez, aditz nagusia gerundioan jartzen da, ondoren “ahal” partikula, eta bukaeran “izan” edo “ukan” aditza. Interesgarria dela pentsatzen dugu, batez ere euskaldun berrientzat (eta ez hain berrientzat) bere buru-hauste nabarienetako bat aditz potentzialak direla denok bait dakigu, oso kasu gutxitan ikasi edota erabiltzen direnak duten zailtasunarengatik.
Beno ba, azterketa edo iritzi linguistiko guzti hauek alde batera utziz, liburuak gizon karismatiko eta jakintsu baten esperientziak dira. Piarres Adame eredu bizia dugu erlijioan, izaeran, politikan etabar, Elissanburuk bere nortasun errepublikarra, euskaldun aldekoa baina baita ere frantsez nazionalista agertzen digu. Hasieran piskat lapaitza egiten bada irakurketa (behar bada lapurtera ohitura faltagatik), gauza da gero eta arinagoa egiten dela, umorea falta gabe orrialdetan zehar.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez