kritiken hemeroteka

8.795 kritika

« | »

Hitzak eta giltzak / Iñigo Aranbarri / Alberdania, 2001

Hitza delako giltza Xabier Gantzarain / Maxixatzen, 2001-08

Iñigo Aranbarrik liburuaren aurkezpenean esan zuen bezala, hiztun bakoitzak egin behar luke hau bezalako liburu bat.

Erabiltzen ditugun hitzen espresibitateaz konturatu eta zergatik erabiltzen ditugun jakiteko. Hitzei zarata kendu. Hizkuntza bizi bat biziberritu. Ahozko komunikazioan funtsezko diren baliabideak kontuan hartu. Eta landu.

Hizkuntzari buruzko azterketak eta gogoetak aspergarriak izaten direla uste duzuenontzat, esango dizuet barre egin dudala liburu hau irakurtzen. Hiztunon gorabeherak azaltzen dira. Hitzen erabileren eta esanahien bilakaeren adibideak. Egoera arrunt bat barregarri, harrigarri edo jostagarri bihur baitezake aditz baten erabilera okerrak. Filologoz betetako herri batekoak izateko, edo agian horrexegatik, hitzen indarra egokitasunean neurtu dugu eta ez espresibitatean, eta hala gaude. Maileguen menpe, irudimenean eskas.

Urtetan zehar jasotako adibideak ekarri ditu paperera Iñigo Aranbarrik liburu hau osatzeko, eta hizkuntzari, eta hizkuntzaren erabilerari buruzko hainbat kezka azaltzen ditu oso modu berezian, gertukoa egingo zaizun modu batean. Ez da filologiako ikasleentzako liburu bat, nahiz eta filologiako ikasleek derrigorrez irakurri beharko luketen, zer egin behar ez duten ikas dezaten, adibidez. Eta ez da idazleentzako liburu bat, nahiz eta idazleek irakurriko duten. Hiztun bakoitzak irakurri beharreko liburua da, gero hiztun bakoitzak bere liburua egin dezan. Ni hasi naiz.

Azken kritikak

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak