« Bianako Printzea, kondaira madarikatua | Txurio Txoria »
Bi saindu heskualdunen bizia / Frantzizko Laphitz / Euskal Editoreen Elkartea, 1987
Bi saindu heskualdunen bizia Mikel Mendizabal / Argia, 1987-02-08
10 liburu klasiko argitaratu ditu euskal editoreen elkarteak Eusko Jaurlaritzako kultura eta turismo sailak lagundurik. Ahaleginak merezi du, eta eskertzekoa da, prezioa oso merkea da gainera, liburu honek, 400 pezta inguru balio du. Josu Pikabea dugu prestatzailea, ulermenaren aldetik zailtasunik duten eleei ohar bana emanez, morfologia eta abar ahantzi gabe. Jatorrizko edizioan Laphitzek zekarren grafia eta zeinuren bat gaurkotu egin dira, “tch” eta antzekoak batez ere.
Inazio eta Frantzizko doneen bizitzako hainbat pasadizu kondatzen digu liburuak. Euskal klasikoen artean Laphitz aski ixtimatua da bere lanaren ezaugarriengatik. Lafittek zioen, euskal nobelarik apenas zegoela entzuten zuenean, Laphitzen liburu hau baino gustorago nobela guti irakurria zela, eta hori, beharbada, askotxo bada ere, egia da liburua atsegina dela oso. Menturaz beterik ageri zaigu batetik, bidaiak lagun.
Inazio da gehien bat nagusi, Xabier baino. Gotzaiek nola predikatzen uzten ez dioten, berak bere buruarekin zer masokismoa darabilen Jainkoaren legetik ez urruntzearren, ekintzen esajerazioa, Jesusen konpainia nola sortzen duen, askotan beretzat kaltea besterik nola desiratzen ez duen, mairu batek ama birjina birjin ez dela esaten diolako zaldiz nola segitzen zaion kilometrotan zehar akabatzeko asmoz eta antzeko hamaika mentura gertatzen zaizkio gure Inaziori; gero Xabier ezagutuko du eta berarekin alkartuko.
Aski luzea da liburua, Bas-nabarre eta Lapurdiko euskaran tajutua, estilo landuz, hizkuntz-eredu dotorez.
Josu Pikabeak, Laphitzen sarrera egiten digu.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui