« “Bi anai”, errugabearen eskaintza | Bizi minaren olerkian »
Gizaeuropa / Joseba A. Urizar / Omar Nabarro / Susa, 1986
Gizaeuropa Iñaki Camino / Argia, 1986-09-14
Alkarren artean egina dute Joseba Urizarrek eta Omar Nabarrok poesi-liburu hau, Europaren gainean goitik behera. Europako leku, garai historiko erabakigarri eta pertsonaia nagusi asko azaltzen dira beren lanean.
Europarekin zuzenean loturik ez dauden pasarte mingots batzurekin hasi dute egina: hala nola borreroaren aitzinean urkamendi-gaiak irunsten dituenak edo baso ilunean legendunaren kanpai-hotsa urrutiratzen arratsean.
Europari dagozkionetan, Iraultza Industriala Britania Handiko larre berdeetan, eremubako gerlari saman bitxiz josiak galdurik bertan; izua, mozorroa, eskua edo ispilua elemendutzat hartuz jolas poetiko sakonak; sifilisaren Europara heltze-historikoa Mediterraneoko portu nagusi batean; Zuberotarren etsaiek Matalazentzako urkamendia nola prestatu zuten; Leninek polizi zaristei, preso altxa zutenean, egin ahal izan zien hitzaldia; Freud eta geografia psikikoa kokarekin nahasian; Bertrand Russelli Errusiako paraje izoztuaren errealitateak zer erakutsi zion; Einsteinek Unibertsitatean nola ezagutu zuen lehen kurtsoko nexka bilagorri xarmanta, Ameriketatik nola bidali zion gutuna gerra hasi zelarik; Europako katedralen plazetan suak ereindako gorroto historikoaren itzali-egina, eta beste hamaika gai europear kondatzen zaizkigu lan motx honetan. Gorabehera nabariak ditu lanak poema batetik bestera sakontasunari dagokionez. Aipagarri dira ere argazkiak, historiaren pizu espezifiko handidun asko ageri baitira aspertu behintzat egiten ez duen liburu honetan.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro