kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Hamairu ate / Askoren artean (Joseba Sarrionaindia eta Mitxel Sarasketa) / Elkar, 1985

Hamairu ate Iñaki Camino / Argia, 1986-02-09

Kanpoko idazle sorta baten txiste, ipuin eta pasarteak itzuli eta aukeratu dituzte Joseba Sarrionaindia eta Mitxel Sarasketak. Hitzaurrean ageri den bezala eta irakurriz ikusten denez, humorearen ideia aldatu beharra gertatuko zaigu denak sail berera bildu nahi baditugu, asko ez bait datoz bat guk humoreaz dugun iritziarekin. Badira txiste motzak: urkamendira doazenenak; pentsalari, bandido, apez eta lukurreroenak; utzi ta gero lagunak itzuli nahi ez duen liburuenak…

Luzeagoak badira ere, bi eta hiru orrialdeetako narazioak: kalteren bat datorrelakoan herritik arrazoi gabe ihesi doazen biztanleena; neska maitasunez urkatu eta gero, neskak maite zuenak zintzilik dakusa bera biaduktoan eta iztarrarteaz atsegindurik urkatutakoaz maitemintzen hasten den mutilarena; erregerik ez duten mezulari etsienak: apezpiku, lehoinabar, uholde eta fameli arteko liskarrak biltzen dituztenak eta besteren bat.

Idazleak hauek dira, XIX eta XX. mendekoak denak: Bierce iparramerikarra; Munro britaniarra; Picabia surrealista; Kafka, Jaguiwara japoniarra; Anibal Machado brasildarra; Max Aub ezaguna; Leonora Carrington; Virgilio Piñera; Kostas Axelos greziarra; García Márquez; Pere Calders katalana eta Gonzalo Suarez asturiarra. Itzulpenak, ia denak, jatorrizko hizkuntzatik eginak dira.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak