« Gauaren bestaldean | Etiopiaz »
Hegatz urratua / Manex Lanatua / Egile editore, 1984
Hitza ere behar den neurrian zizelkatzen jakitea Itxaro Borda / Argia, 1984-06-10
Euskal Herrian, gauza berriak egunero ikusteko gai gara. Oraintxe bertan eskuratu dugu zoramen bat, bai forma aldetik, bai mamiaren aldetik. Ez zaituztet, irakurle amultsu, tua ezpainetan utziko. Ez naiz hain krudela! Goazen haria segituz, minautoro honen kaiolaraino.
Manex Lanatua-Uhaitzek poema liburu hat agertu du azken aste hauetan: Ahatsan bizi den zur-langile trebe honek badakike egurra moldatu ondoan, armairu oparoen eraikitzen; manera berdinean badaki hitzaren lantzen, eta behar den neurrian zizelkatzen.
Beha diezaiogun, lehenik, liburuari. Azala beltza du, gauaren atzekaldea bezain beltza. eta barneko orrialde pisuek, nasaiek, iduri dute udazkenaren ezbaian lainoki lehortzen diren haritz ostoak. Dena soka xuri batez estekatua da. Hemen, liburua osatzen duten materiak ez dira beren izateetan kartzelatuak, burdinkiz lotuak. Berezko libertatea daukate orrialdeek, azalak eta sokak.
Mamia ere hein berekoa da: senditzen da sei poema horietan, libertate haize batek lerroak oro zoratzen dituela. Artzain izanak, eta ebenista denak ez zezakeen noski bestela egin. Trixtura onartu desesperantzia sakon batez zutabetuak dira, poemak, halere nehoiz arras trixteak ez izan arren. Hitzak zelai dira. Baina oroitzapenak aipatzen dira, bakartasunak dakarren giza-semeen arteko inkomunikazio nazkagarria, edo bestela errateko, komunikazio faltsua. Adibidez: “aberri egun horretan/ desertuko haize latz galduetara/ ari ginen hitz eta hitz baina, lehen bezala, beti bezala/ ez gaituzte gure hitzek biluzi”. “Hegatz urratuan” liburu hau dei bat da: zintzotasunaren deia, umiltasunaren eta modestiaren deia. Balirudike, hitz bakan eta pizatu hauetan Manex Lanatuak, munduaren traderia zaharra ongi ulertu duela, nahiko lukeela, berantegi gertatu aintzin, guk ere konpreni dezagun.
Zorigaitzez, eta hau huts bat dela guretzat iruditzen zait, sei poema baizik ez dira agertzen 32 orrialdeetan zehar. Behar bada, edizio xumeagoa eginez, gure ele eder gose ezin asea pixka bat betetzen ahalko zuen, poema gehiago eskeiniz. Hemen gaude zerbait gauza onetarik jasta apur bat ukan bagenu bezala, eta poesiaren tabernan leporaino mozkortzeko arnorik ez balitz bezala, alta guk dirua nasai bagenukeelarik denen edateko.
Larehun ale zenbakitu atera dituzte: lehen orrialdean Ixabel Thevenonen marrazki bat dator, biziaren bihurria eta dorpea azaltzen duena. Azkenean, naski, poema liburu hau beharrezkoa dugu Euskal Herrian, aspaldi baitzen ez zela horrelako kreaziozko lanik agertu. Erran nahi ote du, euskalduntasunaren kultura ofizial baten itzalean, beste kultura, literatura bat badagoela, biziaren ikarak hitzetan jartzen dituena, heriotzaren hegal mehatxudunak beldurtu nahiz ari dena?
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi