« Anjel Lertxundi: Tristeak kontsolatzeko makina | Izuen gordelekuetan barrena »
Izurri berria / Gotzon Garate / BAK, 1982
Izurri berria Xabier E. / Argia, 1982-05-02
Argitaratu berria daukagun nobela honek, iazko “R. Azkue Literatur Batzaldiko Eleberri-Lehiaketa” irabazi zuen. Bilbo Aurrezki Kutxaren eskutik datorkigu beraz.
Eleberri hau poliziakoa da, eleberri beltza hain zuzen, eta droga eta emegalduen munduan kokaturik. Oso liburu interesgarria bilakatzen zaigu hau, baina liburua bera interesgarritzat jotzen badugu, aintzinsolasa ez da gutxiago. Gotzon Garatek, liburuaren egileak, egindako aintzinsolasa honetan polizieleberriei eta euskaraz egindakoei buruz, batez ere, zenbait gogoetan agertzen zaigu. Alde batetik eleberri mota honetaz arituko da egitea, —gehiago irakurtzen dena dela, irakurlego zabala duela, beraiekiko zaletasuna…—. Ondoren euskaraz idatzitako nobelei buruz, X. Gereño, Loidi, Mariano Izeta eta Peillen aipatzen dizkigu, beraien lanetaz ohartxo batzu emanez, eta noski, Euskal herrian eta honelako literatur motan ezin utzi aipatzeke bere izena, Gotzon Garateren lan, liburuak,…
Orokorki hartuta aintzinsolasa hau nabari da lan sakon baten gaineko azala dela, nolabait orri pila bat idazteko materiala dagoela eta urte batzu barru kaleratzea nahi eta espero duguna. Polizieleberrien gainbegirada honek aldez aurretik liburuan, “Izurri berrian” sartzen gaitu, ateak zabaldu, irakurtzeko grina, irrika sentierazi.
Eleberria
15 kapitulu laburretan agertzen zaigu, puzzle baten 15 zatiak. Dena osatu arte loturik uzten zaituen horietako liburu bat: misterio, jakinnahia, grina,… hiltzaileak eta arazoaren irtenbidea aurkitu beharra nahasturik. Elkarrizketaz josita, Bilbon tokituta, gaurko gaia ikutuz datorkigun nobela.
Detektibea ez da iadanik Jon Bidart, Haitz Zumeta baizik. Oraingo hau gaurkoa, egiazkoa da, maitasuna eta gorrotoa, bizi alaia eta lana, polizia eta borrero; kaleko gizon arrunt baten sentimenduekin, eta maitasunagatik mendeka hartzen duena. Nobela beltza da, heriotza ugari eta bukaera txarrarekin, erreala, gaurkoa, gogorra.
Lehenengo sei kapituluetan egoeran azalpena daukagu, giro eta jende deskripzioak, usteak eta asmoak, mesfidantzak eta lagunak: piskanaka egoera korapilatuko da, amarauna ehotu eta susmoak hartzen hasi, baina trama guztia hau batzutan argitu arren, azkenerako guztiz nahastu eta saltsa maltsa bihurtuko da, azken azkenean irtenbidea ikus dezagun.
Grinak irakurtzeko irrika, jakinnahia, handiagotzen doa kapituluak irakurri ahala: eta aintzinsolasean egileak zioen “Eskuetan hartu eta ezin utzi” hori lortu du. Dena den azken eritzi honetan liburuaren laburtasunak ere laguntzen du, berehala ikus bait daiteke irtenbidea, konponketa gertu dagoela.
Liburuan erabilitako euskaraz, hoberena egileak berak aintzinsolasean eta ARGIAko 928. zenbakian baserriko euskaraz, eta 936. zenbakian diona irakurtzea litzateke. Euskara zaindua, aberatsa daukagu, baserriz baserri jasotakoa.
Gotzon Garateren aurreko nobelekin parekatuz aldaketa bat sumatzen da, aurrerakada bat alegia: euskal giro “jatorretik”, baserria, herritxoak…, irten eta honelako hiri handi batetan, Bilbon, E.H.an, droga munduan sartzea: gaurko gai bat hartzea, eta eleberri beltz bat egitea, aurrerakada baten seinaleak dira.
Liburuaren izenburuak ere, mereziko luke komentariotxo bat, ziurasko ongi pentsatua egongo bait da: izurri —honekin gai honetaz idazlearen jokaera azaltzen zaigu, eta bere garrantzia adierazi—, berria-k ordea gaurkotasuna azaltzen digu.
Agian liburua irakurri ondoren komeniko litzateke berriro irakurtzea aintzinsolasa, gauza askotan eman beharko genioke arrazoia Gotzoni, polizieleberrietako zaletasunaz ari denean batez ere.
Turismoa
Asier Basurto Arruti
Maialen Sobrino Lopez
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Zerua hemen
Oihana Arana
Maialen Sobrino Lopez
Barne zerbitzuak
Katixa Agirre
Amaia Alvarez Uria
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Joxe Aldasoro
Ni, laiko
Markos Zapiain
Aritz Pardina Herrero
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
Maialen Sobrino Lopez
Café Mokka
Jabier Muguruza
Mikel Asurmendi
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Irati Majuelo
Basatiak
Maria Reimondez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Zerua hemen
Oihana Arana
Paloma Rodriguez-Miñambres
Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola
Mikel Asurmendi