« Josu Landaren itzalak | Zurubi luzea »
Aise eman zenidan eskua / Anjel Lertxundi / Erein, 1980
Xabier Letek aise ematen dio jaboi A. Lertxundiri Mikel Hernandez Abaitua / Argia, 1980-11-23
  A.  Lertxundiren  “Aise  eman  zenidan  eskua”  bezalako  liburu  bat  (azkena  bere  produkzioan)  irakurriz  gero  sortzen  zaizun  lehenengo  desioa  da  kritika  objetiboa  momento  bat  uztea  eta  amorruari,  amorru  biziari,  lekua  ematea.
Baina  hori  gertatu  ondoren  eta  kasualitate  txarra,  MUGA  aldizkariaren  8.  zenbakian  agertzen  den  liburu  horren  erreseina,  X.  Leteren  eskutik,  irakurtzen  baduzu,  orduan  ezin  aguantatzekoa  da  barne  muinetan  ematen  duzun  goragalea,  sentitzen  duzun  biszeralismoa.  Eta  badakizu  holako  gauza  batekin  ezin  dela  kritika  bat  egin.  Eta  normalean  ez  zenuke  egingo  baina  noizpait  atera  behar  dira  besteak  airera  gure  arlo  lokartu  honetan;  eta  pertsona  prestuek  barka  dezatela.
Nola,  azken  finean,  idazki  honetan  kritikatzen  duguna  ez  den  bakarrik  liburua,  baizik  eta  X.  Leteren  artikuloa  ere,  has  gaitezen  edozeinekin,  MUGAn  agertzen  den  Leteren  perlekin  esate  baterako.
Leteren  kritika  liburuaren  oso  apologia  goratzailea  da,  hizkera  pretenzioso  eta  horterismoan  erortzen  den  batekin  egina  gainera.  Aurki  daitezkeen  perlak  eta  diamanteak  benetan  izugarriak  direla,  baina  horregatik,  eta  Lete  hain  jarrera  apologetikoan  ezarrita,  ez  dakizu  horrela  egin  duen  A.  Lertxundiren  laguna  delako  ala  euskaraz  gutxi  irakurtzen  denez  gero  jendea  irakurtzera  bultzatzeko.  Idazteko  bere  manera  hori  (idazkera  hori)  mitifikatzaile  eta  mistifikatzaile  gertatzen  da,  ez  baitatoz  batere  ados  idatzitakoa  eta  egindako  goraipatze  desneurrikoa  (irakur  ezazue  “Ongiro”  ipuia  adibidez  eta  ikus  gero  Leteren  hitzak:  “el  intenso  clima  de  desenfado  erótico  en  Ongiro),  baina  DIVOari  zor  izaten  zaion  fedearekin  publikoak  irakurtzen  badu,  seguro  gaude  Letek  bere  helburua  (euskaraz  irakurtzera  publikoa  bultzatzea,  hain  zuzen)  lortuko  duela,  bere  jomuga  hori  baldin  bada  noski,  ez  baikaude  oso  seguru.  Horrela  balitz  ezin  dugu  onartu  ere,  zeren  gure  literato  kaxkarrak  ontzat  hartzea  idazle  gutxi  dugulako  ez  baita  gauza  prestua.
Esate  baterako  hona  hemen  lehenengo  zita.  Hasieran  ondo  hasten  da:
“Pero  así  las  cosas,  y  una  vez  que  todo  un  cumulo  de  nuevos  problemas  había  emergido  en  la  movelística  de  Txillardegi,  la  narrativa  euskérica  parecía  abocada  a  finales  de  la  década  de  los  sesenta,  a  recrear  un  cierto  clima  político-social-existencial,  sin  excesivas  perspectivas  de  que  en  la  misma  pudiera  introducirse  lo  que  después  ha  podido  calificarse  como  cotidianeidad  poética…”
Honaino  oso  ondo  baina  kontuz,  orain  hasten  baita  ihauteria:
“(  …)  o  para  ser  más  precisos,  una  poética  desenfadada  y  audaz  de  lo  cotidiano  entendido  como  polivalente  campo  colisivo  de  lo  subjetivo  en  relación  con  lo  objetivo,  del  “yo”  reflexivo  enfrentado  al  código  opaco  de  lo  habitual  existente  en  sus  formas  cristalizadas.”  (azpimarratu  guztia  gurea  da).
Zinez,  berez  hitzegiten  du  horrek;  ez  du  komentariorik  behar.
Artikulo  hasieran  jartzen  genuen  gure  “barka  mesedez”  artikuloaren  grina  nerbiosoa  zela  eta,  baina  uste  dugu  Leteren  artikuloa,  aitzakirik  gabe,  askozaz  ere  ez-objetiboago  gertatzen  dela;  ondo  ulertu  zentzua:  “objetibo”  izatea,  adarretatik  joatea  edota  joan  den  mendeko  kritika  literarioa  egitearen  kontrakoa  da.  “Para  ser  más  precisos”  esaten  du  Letek,  eta  nik  desafio  egiten  diot  “preciso”ago  den  hori  explikatzeko,  texto  literarioan  oinarrituz  noski,  “preciso”ago  izan  nahi  duen  hori  esoterikoagoa  bihurtzen  baita.
Dirudienez  holakoak  lehen  ere  egin  ditu  eta  ez  ginen  batere  gogoratzen,  zeren  adibidez  pixkat  aurrerago  esaten  baitu:  “Recuerdo  haber  escrito  en  su  momento  que  “Goikokale”  respondía  a  una  imperativa  necesidad  de  recherche”.  Baina  Prousten  benetako  recherchea  eta  Lertxundiren  “Goiko  kale”  liburua  irakurri  ondoren  seguraski  bururatzen  zaizuen  azken  hitza  “recherche”  dela,  batez  ere  Proust  ez  indignatzeko  eta  gero  ere  Lertxundi  ez  lotsatzeko.  Zeren  ez,  izan  gaitezen  sintzeroak  eta  ez  txobinistak,  “Goiko  kale”  ez  da  “una  imperativa  necesidad  de  recherche”,  baizik  eta  idazle  gazte  baten  saio  txiki  bat.
Artikuloan  zehar  goazelarik  beste  perla  batzuk  aurki  ditzakegu:  “resulta,  además,  un  libro  absolutamente  sorpresivo  por  la  profunda  intensidad  con  que  cada  tema  es  tratado.”  Benetan  gure  harridurak  ez  duela  mugarik  ezagutzen,  zeren  nola  izan  daiteke  intensoa  ipui  gehienek  ez  badute  intenso  izateko  denborarik?  Bat  ezik  ezbaitira  pasatzen  bi  orrietatik  (eta  ez  prezisamentean  oso  letra  txikian).  Honengatik  direla  hain  intensoak?  Ez,  “Ajea  du  Lertxundik”  eta  orduan  badakizue  zer  egin  intenso  izateko:  nagikeriak  jota  egon.
Badago  gehiago,  oraindik:
“Desde  el  intenso  clima  de  desenfado  erótico  en  Ongiro,  hasta  la  recreación  sarcástica  de  posibles  episodios  periodístico-profesionales  en  Harto  sentipenez,  todo  el  libro  de  Lertxundi  es  una  sucesión  de  fulguraciones  que  en  ningun  momento  decae”.
Liburuan  zehar  fulgurazio  horiek  ez  dira  erortzen  noski;  lurrean  dagoena  ezin  erori.
“En  otros  relatos…  lo  levemente  entrevisto  como  motivo  resulta  precisamente  el  soporte  preciso…”  jarraitzen  du.  “Lo  levemente  entrevisto”,  hori  da  liburua,  liburu  osoa,  hain  da  urria  eta  exkaxa,  hain  da  landu  gabea  (ez  hori  bakarrik,  liburu  ttipi  hau  bukatzeko  bere  lehenengo  liburutik  bi  ipui  hartu  behar  izan  ditu,  ez  ahaztu  gero  liburuak  ehun  orrialde  baino  gehiago  ez  duela).
Harritzekoa  da  gero  ERE  aldizkariaren  44.  zenbakian,  autoreari  egiten  dioten  elkarrizketa  batetan,  liburu  hau  azken  hamar  urteetan  idatzi  duela,  irakurtzen  badugu.  Orduan  bai  benetan  dela  gure  egoera  nigar  egitekoa,  gure  autore  kontsagratuak  soilik  holako  gauzak  egiteko  kapaz  baldin  badira.
Denontzako  mingarria  bada  ere,  esan  dezagun  denon  onerako  beti  ixiltzen  duguna;  eta  oraingoan  berdin:  A.  Lertxundiren  azken  liburua  printzipiante  batena  bezalako  erditzea  eta  pobretasuna  da.  Menestere  hauetan  hain  zaharra  izanda  ere,  textuinguru  literario  sufiziente  bat  eraikitzeko  kapaz  ez  delako;  ia  inoiz  bi  orrietatik  pasatzeko  kapaz  ez  delako;  hamar  urtetan  ehun  orrialde  baino  gehiago  idazteko  gai  ez  delako  eta  lotsagarriena,  bere  liburua  osatzeko  (hain  zen  gutxi  idatzitakoa),  adoleszentzia  literarioko  ipuiak  (“Hunik  arrats  artean”  liburukoak  hain  zuzen)  ezin  bestean  hartu  behar  izan  dituelako.  Oh  Euzkadi!  Quo  Vadis?  Oh  Euzkadi!  Quosque  tandem  abutere  patientia  nostra?
Oharra
Badakit X. Leteren ohitura, idatzitako zerbait gustatzen ez zaionean zein den, konprobatuta baitaukat: aldizkarikoei bere harpidetza kenduko diela esatea (eta eskutitzea), orain dela gutxi ANAITASUNAkoei egin zien bezala. Baina ARGIAkoak, gaixuak, ez daude holako gauzetarako (ANAITASUNAkoak ere ez noski) eta horregatik norbait garbitzekotan ni izan nadila eskatuko nioke.
Dena zulo bera zen
Eider Rodriguez
Asier Urkiza
Beste zerbait
Danele Sarriugarte
Nagore Fernandez
Akabo
Laura Mintegi
Amaia Alvarez Uria
Txillardegi hizkuntzalari
Markos Zapiain
Jon Jimenez
Ahanzturaren aingerua
Maja Haderlap
Paloma Rodriguez-Miñambres
Lakioa
Josu Goikoetxea
Mikel Asurmendi
Lur mortuak
Nuria Bendicho
Irati Majuelo
Hitz etena
Eustakio Mendizabal "Txikia"
Paul Beitia Ariznabarreta
Akabo
Laura Mintegi
Joxe Aldasoro
Patrizioak eta plebeioak
Kepa Altonaga
Paloma Rodriguez-Miñambres
Nork gudura haroa?
Patziku Perurena
Mikel Asurmendi
Aizkorak eta gutunak
Edorta Jimenez
Asier Urkiza
0 negatiboa
Arantzazu Lizartza Saizar
Nagore Fernandez
Akabo
Laura Mintegi
Aiora Sampedro