« Ipuin bilduma | Manu Ertzilla: paper zuriaren aitzinean »
Herria eta bidea / Luis Mari Mujika / Ediciones Vascas, 1978
“Herria eta bidea” poemaz Edertzale / Zeruko Argia, 1978-04-23
Luis Mari Mujikak eskaini ditu bi liburu nagusi poesi-arloan: Zortziko hautsiak eta Herria eta bidea. Liburu honek hartuak ditu beren agurmen-hitzak Juan Mari Lekuonaren ahotik. Orain Herria eta bideari lotuko natzaio.
Mujikaren bide berriak Nerudaren surrealismoaz eta Lorcaren zenbait teknikaz azaltzen zaizkigu. Poesia sozialaren zenbait planteamendu panfletista eta errazkor gaindu egiten da eskuartean dugun liburu berri honetan. Mujika, nere lagunaren luman, euskal tragismoak abots gori bat irabazten du. Bertan Euskal Herriaren alde odola eman duten Etxebarrietak, Zabalak, Txikik, Mendizabalek, Gardokik, etabarrek beren alegia nagusiki lortzen dute. Sinbolismoak dakarkien baliakizunak ongi aprobetxatzen dira. Horretarako bisemiak, sinestesiak, transposizioak, metafora plastikoak etab. ez dira falta.
Liburuak bere lirikotasunean oso goi eta gaurko deritzaigu. Egilearen plastizitatea basatia eta bizkorra da zenbait poemetan. Mujika oso ausarta azaltzen zaigun zenbait poesia neurtu asmatzekoan. Teknika-bideak ez dute gure literaturan, maiz, eredurik.
Bestalde, poesia neurtua berarengan erreakzio garbi bat da; gaurko abandonismoa poesia neurtuarekiko penagarria da. Poesia neurtua bide bat bakarrik da, baina bide horiek badu bere edertasuna Lizardi baterengan, Orixe eta bestetan…
Estetika aldetik poetak literatur baliakizunen ezagumen aparta adiierazten digu. Historia eta sozial-arazoak poesia honetan sintesisa aparta azaltzen digute. Poema hauetan plano onirikoak, ebokazioak, bisemia sinkronizatuak, presagioak etab. oso ongi lotuta daude. A. metaforatik B. metaforatarako bidea eta B-tik C-ra nagusiki eta etengabe egiten da.
Hitz batean, Mujikaren bidea poesia sozial klase baten prosaismoaren erreakzioa da, eta bere aburutan, Eizagirre, lehen aldiko Gandiaga, Trintxerpe, Lete baten bide sinbolistak hainbat aberatsagoak dira gure hizkuntzarentzako.
Liburu honen aportazioa geroak epaituko du, bainan ez dugu dudarik aportazio horiek nagusiak, originalak aberatsak izan direla. Liburuan gure lagunaren poemari egin diogun prologoan (“Herria eta bidea“) beste alde estetiko eta tematikoak sakonkiago azter litzateke irakurleak.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez