« Politikaren atarian | Egunero hasten delako »
Euskal elerti 69 / Askoren artean / Lur, 1969
Manifestu baten indarrek D.I. / Zeruko Argia, 1969-12-28
Idazle talde batek, orain dala gutxi, asmo batez bultzaturik, euskera izkuntzari bizitza prestu bat emateko ta era berean pentsaera bat euskaldunen eskutan jartzeko erabaki bat artu du. “Lur” editoriala asmo oien serbitzuko sortu berria da ta EUSKAL ELERTI 69 (1) beste idaztien ondoan aren fruitu goiztiarra da. Izendatu dan idaztia berez manifestu indarra badu ere, “azken oharra”‘k argiago erakusten ditu onen eratzalleen goguak. Manifestuak, bidea sinpleki agertzeko egiñak izan dira naiz bide baten ezika edo asmo berri baten ernaera adierazi izan. Eratzalleak izkuntza batuaren alde joka nairik bide mugatu batzuek artu dituzte, bide ezberdiñetatik dijoaztenentzat anatema gogor ta “mesianikoak” zabalduaz, batasunaren alde joka nairik banatzalle diran oiñarriak sortuaz.
Gogortasuna, gizon baten kondenazioa publikoki, sinpleki ta arintasun aundienakin ematerakoan agertzen da, bestetik euskal erriko etsai edo adiskide, euskaldun edo ez erabakitzeko EUSKAL ELERTIKO eratzalleek artu duten neurri ta eskubidea “mesianismo” txipristinez ikutua dago. Izan ere, galde ere egin diteke nola euskal erriko etsaien salatsalleak librerietako kristal atzean gorde ditezken. Egia da ere, salgai dauden zenbait liburu ez direla “ortodoxoak”, bañan “eterodoxoen” bizitzeko eskubidea ezkeintzen duten arriskuaren gora beran izaten dala ere egi borobilla da.
* * *
Idaztitxo onek ezkeintzen dun neurrian EUSKAL ELERTI’aren mamira jo bearra dago bai izkuntza-bizitzaren aldetik, bai pentsaera aldetik. Bestetik EUSKAL ELERTIA amairu idaz-lanen bilduma danez bakarka bakoitzaren aztarketa oraingoz ezika izanen delako aitatu berri diren gaietak oraingo jarduna izanen da.
Izkuntza-bizitzaren aldetik joaz M. A. Iintxausti poetak diona arrazoirik gabekoa ez da: “Gaurko proeza bakarra / herria h’kin edo h’rik gabe lantzea degu”. Hori dala ta gaur egun ere itz geiegi egiten da. H’ek ez du eskuara errextu edo zailduko, H’ek ez du eskuara batu edo banatuko. Ifar-aldekoak H’erabiltzen badute ere, beren eskualdeko mintzaira ez da Horrengatikan besteentzako ulergaitzago izanen. Bendinki, egoaldeko izkera ta idazkera H gabe agertzen danean ez da orrengatikan besteentzako ulergaitzago eginen. Beraz, H arazoa, euskera batuaren arazoarekin naasterik ez dago. Lur editorialekoak H ori eskatzen badute bere sailletan argitaratzeko, ortarako eskubidea izan arren ere, ez du orrek esan nai euskera bizitzeko bide bakarra danik eta gutxiago H erabiltzea euskal erriaren adiskidetzat lortzeko bear bearrezkoa danik. Areago, H erabiltzeak euskeraren alde jokatzea edo ez erabakiko ba’lu, ze ondoren ez ote zitekean atera…
Idazkerari buruz, aitortu bearra dago bilduma onen eragitea bortizkia dala. X. Kintana’ren prosa aberatsa baño aberatsagoa da ta orrek bai, euskera indartu dezakela. Bere lana sensibilidadez osatua dago ta idazlearen ikusmen zorrotza bere nobela guztia betetzen du. Idazlari bezela, margolariaren lana bera gaintzen dula esan diteke: batez ere naturaleza adierazten digun bezela adierazita, naiz ta gizonen deskrizionea egiterakoan eskema inteletualegiak erabilli izan.
M. A. Intxaustiren olerki lana poesi intelektual maillan sartzen da baiñan irudimenaren indarra ez da alferrik galtzen. Lenengo saiaera izatekoz ez da gutxi ta geroa itxaropenaren frutuz bete diteke. G. Aresti bere luma ugarikorrakin “abille” agertzen zaigu ta “Historia triste batekin” teatro berriaren lenengo pausoak eman dirala esan diteke.
Ez dago denentzaz itz egiterik bañan P. Urkizuren idazkerak, bidean jartze onekin erreztasun bat du, kastellanoz M. Santos’ek’ artu zitun goi mail aiek bereganatzeko. J. San Martin berriro erakusten du prosa didaktitu eran euskalerriko maixuetako bat dala.
Alderdi ontatik aitortu bear da bai, euskera batuaren alde lan bat egin dala; izkeraren joskera bakoitzari nabarmentzen zaio ze eskualdeko izkeraren jabe dan idazlea, bañan danak enseiatzen dire beste eskualdeko aberastasunak bereganatzen, bai itzen aldetik, bai aditzaren aldetik. Euskera batuaren aldetik idazti didatikoentzat neurri estuagoak artu bearko dira, naiz ta ontan ere erakustekoa egokiena agertzen dunak aurrea artu, baiña literatura maillan idazkeraren askatasuna berez da zabalagoa ta ontan neurri estuak artzea naaste bat sortzea bezela litzake.
Ala ere literatura maillan ere idazleak beren pentsa-moldea naiz ta ez ain argi, beraz arrisku ala bentaja geiagorekin, agertzen dute ta EUSKAL ELERTIKO idazleak ere, pentsamolde batzuek an ta emen azaltzen dituzte.
* * *
J. S. Martinek ondo asko ematen ditu euskera izkuntzaren alde dijoazten arrazoinak. Ala ere, era ontako itz-jardunen bidez, euskera euskaldunen jainko guzialtsua biurtzeko arriskua dago.
Euskeraz euskaldunaren egokera konplejoa ez du sinpletu bear. Ez da aaztu bear euskera beak euskaldunaren pentsakera moldeatzen badu ere euskalduna dala euskeraren egille bakarra. Euskera euskaldunen errealitate bakarra bezela aztartzen baldin bada euskaldunen geroa arriskua jartzen da, euskaldunena ta euskerarena. Ez pentsa, euskera euskeragatik zapaldua denik euskera bera euskaldunen aurkako tresna bezela erabiltzen dala jakiñekoa da. Euskera euskaldunetzat bearrezkoa bada, euskalduna ta euskerak ez dute aski euskeraren salbatzearekin. Euskerak errealitaterik berez ez du, euskera eskualdunen eskuetan bakarrik errealitatea artzen du. Euskeraz baliatzea ez du gizon baten lana zuzena egiten. Euskaldunak euskeraren bearra daukaten bezela, euskerak euskaldunen bearra du. EUSKAL ELERTIAN, euskeraz pentsa-molde asko agertzen dira. M. A. Intxaustiren lana benetan ausartia da bere pentsakeraren zati aundi bat beintzat irakurlearen eskutan jartzen dulako. Bere joerak euskalerriarenganako itxaropen aundi bat agertzen dute bere indarrak argitu ezin dezaken burruka gaizto baten berri ematen du, “Derrotismo” batetik itxaropen aundi batera errex pasatzen da, ollibitik seaskara edo etsipenetik itxaropenara bezela… kezka itxu batek olerkariaren izate esoa goitik bera, beste zenbait euskaldunena lez, menperatuko balu bezela.
Arestik eta X. Kintanak era ezberdiñetan bada ere beren pentsa moldea agertzen dute ta beren ikuspenetik euskalerriaren egokera aztartzen dute. Auentzako euskalerriaren egokera gaiztoa erriaren jende talde baten erru bakarra dirudi. Kepa, kimikoa da ta Pellorena medikua, lenengoa gaurko egunean bizi arren nunbaiteko alderdikin ze ikusia ba du ta beste garaiko jokaera batzuetan naastuta dabil; Pellorenak berriz, euskalduna izan arren euskal erri bateko ondamena besterik ez dakar. Bi gizon auen atzetik dagon euskaldun jende taldea, euskalerriko egokeraren errundun bakarra egitea single xamar gauzak agartzea ez ote dan galdetu bearra dago. Antzerkian azaltzen dira ere esanai aundiko bertso auek: “Gera iru lagun / askoren ezagun / benetan euskaldun / gañera dirudun”…
Ez da ez ikusten ze pentsa molde egokia eman dezaketen olako pentsaerak. Euskera batuaren alde anatema gutxiagok erabilliaz bakarrik aurrera egin diteke ta erria aztartzerakoan errexerik aldenduaz bakarrik ibilli bearra dago. Esan bezela euskerak ez du gizon baten burruka justifikatzen, euskaldunaren serbitzuan ez dagon euskerak bere burua ta euskaldunarena galdu dezake.
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Jon Jimenez
Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza
Nagore Fernandez
Zoo
Goiatz Labandibar
Asier Urkiza
Hetero
Uxue Alberdi
Joxe Aldasoro
Euri gorriaren azpian
Asier Serrano
Paloma Rodriguez-Miñambres
Galbahea
Gotzon Barandiaran
Mikel Asurmendi
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Irati Majuelo
Lagun minak
Jon Benito
Mikel Asurmendi
Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga
Jon Jimenez
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Asier Urkiza
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Nagore Fernandez
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Bestiak Liburutegia
Rameauren iloba
Denis Diderot
Aritz Galarraga
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Paloma Rodriguez-Miñambres