« Giltz egokia | Mundu absurdoa »
Biziak bizilan / Juan Manuel Etxebarria / Ibaizabal, 2001
Atzoko guztia biharkoa bideratzeko Jose Luis Padron / Zabalik, 2001-07-21
“Nire neure logelan geunden, Bilboko etxeko neure kuartu txikian. Amama Pantxike, neure ohe ertzean eserita neukan alborik hara oheadarrari deutsala eta ni neu, berriz, estudioko mahai aurrean alboz jarrita amamari adi, eskuineko eskua ordenagailuan nuela”.
Ezin hobeto laguntzen gaitu deskribapen bizkor horrek Biziak bizilan eleberriaren muina adierazten: belaunaldi ezberdinen arteko pitzadurak eta loturak. Iragana bizirik duen belaunaldi baten egoera, etorkizuna oraindik bizitzeko duenarekin alderatua eta alboratua.
Juan Manuel Etxeberriak (Zeberio, 1948), etnografoa, filologoa eta irakasle katedradun izateaz gain bereak dituen hainbat lanetan ere agertu du idazle neurria: Iaun Zuria (Ibaizabal, 1997), Txorien zoria (Ibaizabal, 1998) eta Eguberri eta Gabon ipuinak (Ibaizabal, 1999) lanetan, besteak beste.
“Biziak bizilan” esaera zaharrari tira eginez, gaurko munduan sendi bereko hiru belaunaldien uztarduraren nolakotasunaz arituko zaigu Juan Manuel Etxeberria Biziak bizilan kontakizunean. Aiton-amonak, seme-alabak eta iloba gazteak. Hiru belaunaldion arteko harremana azaltzen saiatu da egilea, iraganeko erreferentzia ezinbestekoan arreta berezia jarriz. Iragana, noski, geroaren iturburu bezala hartua. Aiton-amonak —batez ere, amona— oraindik gurekin izateko zoriona dugunok, bat etorriko gara Biziak bizilan eleberriak agertzen dituen kezka eta egoerekin. Giza balioetan ez ezik, hizkuntzari dagokionez ere nabarmen eta aberatsa da lana. Hitz zaharrak, esaerak eta espresio bereziak, gainera, propio prestatutako hiztegitxo zainduak eskaintzen dizkigu, ekarpena aberastuz.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez