« Bi olerkari gazte munduaren orduan Azurmendi eta Lasa | Labaien jaunaren azken liburua »
Eztenkadak / Juan San Martin / Itxaropena, 1965
Eztenkadak Sinatu gabea / Zeruko Argia, 1965-10-24
Aspalditik zuan Eibar’ek euskera zabar otsa. Euskera mordoilloa aitatu ezkero, Eibar’koa ekarri oi zan platerera. Jakiña! —sarri Eibar’koa ez beste edozer zan ekartzen zana. Izan ere erri bateko izkera jakiteko, bertakoa izan bear da, ta au ederki asko erakutsi digu Juan San Martin jaunak.
Adiskide zar onek, berebiziko graziz argitaldu zigun lenbizi “ZIRIKADAK” izeneko liburu bat. Eibar’en aoz-ao kontatzen diran ateraldi ta izkirimiriak zetozkigun liburu aren orrialdetan. Erriaren umorea egoki jasoa zetorren aietan. Ori bai, eibartarrak xelebrekeri guziak plaentxitarren bizkar botatzen dituzte, ta liburu orretan Plaentxi’ko erria jartzen zaigu, onoko “euskal-baturro” erri itxurako.
Abia zan ezkero, etzitzaigun San Martin orretan gelditu. Gerora, Eibar’ko errian erabiltzen diran itz jatorren zerrenda luzea eman zigun. Andik ikasi bear izan dute askok, Eibar’ko euskera, zenbait langintza-itzetan eta tresnen izenetan, euskaldunagoa dala, beste euskal otseko erri batzuek baiño.
Ta ontan, berriro aberastu digu euskera, liburu berri baten bidez. Oraingo au KULIXKA SORTA’ko 57’garren zenbakia da ta bere izenburua “EZTENKADAK” jarri dio. Eun da irurogei ta bederatzi orrialdetan ustutzen du San Martiñ’ek bere umore giroa.
Irakurri ala, par-irria sortuko zaizu ezpaiñetara ta barrua lasaituko dezu ango irtera ta esanekin. Euskaldunok idazterakoan umorea alde batera baztartu oi degu sarritan. Naturaltasuna ito ta alako “Akademiko” aldea artzen degu ustegabean.
San Martin “Euskaltzain” da, baiña ez da “akademiko” bekozkoz agertzen. Naturaltasunez, Eibar’ko xaltxan jartzen zaitu. Erri bakoitzak bere izkera arrotzaillea bear luke gure artean. Ala obeto ezagutuko genduke gure izkuntzaren zenbait koxka ta esaera jator.
Gure zorionak San Martin adiskideari, ta liburu parreragille au zabaldu dedilla lenbailen gure sukaldetan. Gazteak, batez ere, ikasi dezatela bertan nola lan egin diteken gure euskera alde.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza