« Ongi etorri, Zulaika | Ipui antzeko »
Andereño / Xabier Gereño / Kriselu, 1975
Andereño L.A.A. / Zeruko Argia, 1975-08-03
Andereño izenaz agertu zaigu Kriselu editorial berriaren lehen nobela eta Xabier Gereñoren laugarrena.
Laugarrena eta, agian, lauretatik osatuena eta mardulena. Literatura mota bakoitzeko teknika bereziaz aparte —berdin poesiaz, saiakeraz, kazetaritzaz zein nobelaz eta bestez— dudarik ez bakoitzaren esperientzia eta bizialdiak norberaren irudimen eta literatur dohai “izkutuak” baino askoz ere baliagarriagoak direla, eta, hitz batez, nork bere buruaz ezagutzen eta sentitzen duenaz errazago eta opariago idatzi ohi duela.
Halakoren bat gertatu zaio Xabier Gereñori bere azken nobela honetan. Bere hirugarrenean (“Nora naramazue”, Lur) ez bezala, Xabierrek arras menderatzen du gaia, prosa joriago zaio, eta bere pausuak guztiz seguru eta finkatuak dira, amaierako bidea aldez aurretik garbiro ezagutzen duelarik. Asmatu baino, Xabierrek bildu egin du nobela honetan, eta bilduma horren desarroiloa argi eta errazki dario.
Hain zuzen, eta horregatik behar bada, nobela ezezik dokumendu ere bada liburu hau, ikastola mugimenduak epe konkretu batetan bizi izan dituen poz eta kezken dokumendu historikoa, Xabierrek berak hain nurbiletik ezagutu dituen poz eta kezken —pozak baino gehiago kezkak— lekukotasunaren adiarazgarri.
Nobela honen muin eta arrazoia VI kapituluan datza. Ikastola baten historia deritza seigarren honi, eta heronen inguruan burutua da nonbait nobela guztia. Haatik, obra guztiaren zera aipatutako kapitulu hori den arren, ez zaio gainerakoenganako lotura literariorik sumatzen, aski postizo eta “hala beharrezko” baizik.
Bestalde, VI kapitulua dokumendu eta pasarte historiko hutsa bada ere, bestelako seitan ere nabari dira egiazko hainbat gertaeraren erreferentziak, gure arteko esames eta topiko guztiak barru.
Pertsonai nagusiari bagagozkio, nobelaren haria “euskaltzale aurrerazale” giro batetan abiatzen da, hasera haseratik Itziarren azken arnasaraino, funtsezko planteamenduak guztiz klasikoak diren arren.
Nobela irakurterraz eta entretenigarria, guk geuk nobela-nobela bat espero bagenuen ere.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez