kritiken hemeroteka

8.799 kritika

« | »

Ipui antzeko / Mikel Zarate / Gero, 1975

Ipui antzeko Irastortza / Zeruko Argia, 1975-08-10

Egon gaude,

baina egonean ez.

Ez genuke egon nahi.

Egon nahi-ezez gaude egon.

egon nahi ezaren

egon beharrezko nekez.

Gandiagaren olerki honekin hasten du Mikel Zaratek Gero-n argitaratu duen Ipui Antzeko deitu liburua.

Olerki horrek dioen zerbait gertatu ote zaion Gero-ri ere pentsatzen dugu. Kimu sailean liburu asko argitaratu du. Ez, ordea, Gero sailean. Han du aurrenekoa aurten.

Gerok liburu mordoa du inprimategian aspaldidanik, baina ez dute kaleko argirik ikusterik izan. Gerotik gerora eta biharretik biharrera luzatuz ihardun da. Lizundiak esan digunez berehalaxe datoz hurrengoak. Betoz ordu onean.

Eta Gero-ren aldeko argibideak alde batera utzirik esan dezagun zertxobait Mikel Zarateren liburuaz.

Hasi eta buka erraz eta gustora irakurtzen den liburu hoietakoa dugu. Uda hontako bero kiskalgarri hauetan ere irakur daiteke liburua, hain zuzen ere.

Irudiz jantzitako Ipuin antzeko zertxobait dugu. Gure egoera nahas eta bihurriaren adierazgarri dira. Gure artean eta gure inguruan gertatzen denarekin badute zerikusi ipui hoiek.

Gure arteko zenbait eztabaida, iritzi desberdin, tirabira eta borroka alegien bidez zehaztu eta agertu nahi digu.

Mikel Zaratek horretarako doai berezia du: gizartearen kontzientzia esnatze hori, esnaketa horrek beregan daramatzan kritika, zirikada eta astinaldiekin, literatur hizkuntza trebe, garbi eta indartsu batekin lortu nahi bait du.

Honelako liburu erraz, entretenegarri eta jostalari asko behar dugu oraindik. Irripar goxorik sortarazten du ezpainetan Zarateren liburu honek.

Euskararen aldetik, berriz, ez du aitzakirik. Hitz askok galdu du indarra. Jatorra hitzari horixe gertatzen zaio. Hala eta guztiz ere ez dugu hitz egokiagorik aurkitzen. Euskara jatorra du Zaratek.

Bizkaieratik baturuntz abiatu den idazlea dugu. Gipuzkoarrontzat baino zailagoa da bizkaitarrentzat euskara batua. Hori gogoan duelarik ematen ditu Mikel Zaratek batu-bidean pausoak.

On dagizuela.

Azken kritikak

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

Hedabideak