kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Venezuela, iraultza isilaren hitzak / Pako Aristi / Txalaparta, 2000

Iraultza nahiaren hitzak Imanol Epelde / Euskaldunon Egunkaria, 2000-10-14

Iraultza al da Venezuelakoa? Badirudi baietz. Nahiz eta, nik uste, horrelakorik esateko goiztxo den. Iraultza hitza gehiegi prostituitu dugulakoan nago. Oraindik ere Euskal Herriko tabernetako bafleetan ohizkoak dira iraultza, iraultza, iraultza eskatzen duten kantuak, oihuak. Gu baino kapitalistagorik nekez aurki daiteke, ordea, mundu zabalean. Zer zentzu du guretzat iraultzak?

Funtsezkoa iruditu zait venezuelarren bizimoduan oinarrizkoak diren hiru elementuak zeintzuk diren jakitea: telebista, musika aparailua eta segapotoa. Bai, bai: sakelako telefonoa. Teilatu erdi eroria duten ranchitoetan biziko dira, soldata iraingarriak izango dituzte, miseriaren iturritik edango dute ur kutsatua, baina, hala ere, segapotoa eta telebista izango dituzte. Hori jakinda, gu bezain gaixo daudela ziurta nezake gutxienez.

Zein iraultza egin behar du Chavezek?

Pako Aristiren liburu honetan islatzen da Hugo Chavezek aldaketa handiak egin nahi dituela Venezuelan. Eta egin dituela, bere izaera herritarra dela medio. Islatzen da neurri berean jainkotu egiten dutela batzuek eta deabrutu besteek, hedabideek alegia. Hemen bezala han ere hedabide nagusiak enpresari eta bankari boteredunen kontrolpean baitaude. Ez dut azalduko noren interesak defenditzen dituzten. Herri usainari beldurra diote halakoek.

Esan bezala, aldaketa nabarmenen eragile da Chavez komandantea. Presidentzia berak hartzearekin bakarrik eragin du aldaketa. Orain artean demokrazia petroliferoan oinarritutako presidente ustelduak izan baititu Venezuelak. Eta orain zizarez eta lurrez elikatutako umeak ikustearekin sumintzen zen presidente bat du. Herri xehearekin identifikatu den bat, eta herri xehea berekin identifikatu dena.

Datu esanguratsu bat, ordea. Chavez gobernura iritsi zenean, petrolio upela 8 dolarretan zegoen. Pako Aristik liburu hau idatzi zuenean, 24 dolarretan. Gaur egun, 30 baino gehiago balio du upelak, eta 40 dolar inguruan ibili da. Ordurako, petrolio upelak 24 dolar balio zituenerako, 1.500 milioi dolar irabaziak zituen Chavezek. Batzuk, halere, diru horretatik 800 milioi dolar falta direla salatzen dute. Eta non dauden galdetzen. Heroiak errealismo magikoan bakarrik daude izan ere.

Alde on eta txarrak

Pako Aristi Chavezen eta bere herriaren alde on eta txarrak aurkitzen saiatu da hizkera samurrez osaturiko liburu erakargarri honetan. Bidaian sortutako bizipenak modu intimoan eta zintzotasun beti subjektiboan kontatzen dizkigu, gainera. Venezuelaren irudia eta venezuelarren izaera deskubritu nahian betiere. “Caracas: burdin-hesien hiria” dela dio. Delinkuentziak sortu zion beldurra eta beste mila sentipen azaleratzen dizkigu era berean: bizi duten eta biziarazten dituen ez-dakit-zein alaitasun txisparekin batera. Ikaragarria.

Liburu hau irakurri ostean, erregu egiten dut Chavez jakinarazi zaidan bezain herritarra izan dadin. Igo dezala petrolioaren prezioa gu okertxeago eta haiek hobeto bizi daitezen —nahiz eta hori beste ehunka petrolio enpresa aberasteko bide izan daitekeen—. Baina haiek, ez bera bakarrik. Erregu egiten dut Chavezen alde, herri etsiak gehiago etsi ez dezan. Atzera berriz esperantza sortzeko aukerak ezinezkotu litezkeelako behin betiko.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak