« Abenturak besaulkian | Seme-alaben bila »
Palestina zauritua / Imanol Murua Uria / Susa, 1998
Zauri desberdinak eta antzekoak Jose Jabier Fernandez / Euskaldunon Egunkaria, 1999-01-16
  Imanol  Murua  Uriak  orain  dela  bi  urte  eta  erdi  argitaratu  zuen  Suetena  Belfasten  liburua  Humberto  Unzuetarekin  batera.  Oraingoan  bakarka  egin  duen  bezala,  orduko  hartan  Ipar  Irlandako  gizartea  eta  politika  aztertu  eta  azaldu  zituen,  baina  ez  era  objektibo  eta  hotzean,  barrutik  baizik,  bertan  egonda,  bertan  biziz,  bertakoekin  hitz  eginez,  gatazkaren  bi  aldeak  erakutsiz.  Gatazka  guztiek  bi  alde  baitituzte,  biak  saminak,  biak  arrazoiz  beteak,  biak  desberdinak,  biak  elkarren  artean  puntu  asko  dituztenak.
Suetena  Belfasten  liburu  arrakastatsua  izan  zen,  eta  ondoren  euskal  literaturan  beste  idazleen  antzeko  saiakerak  errepikatu  dira,  beste  herrialdeak  hizpide  izan  dituztenak,  baina  oraindik  ere  Ipar  Irlandako  arazoari  buruz  idatzitakoaren  maila  berdindu  gabekoak.  Orain  Imanol  Murua  Uriak  genero  berean  beste  lan  bat  idatzi  du,  eta  nahiz  eta  arras  diferentea  den  aurrekoarekin  alderatzen  badugu,  oraingoan  ere  aurrekoaren  maila  lortu  du.
Palestina  zauritua  liburuak  Palestinaren  eta  Israelen  arteko  gatazka  erakusten  digu.  Idazlea  Palestinan  izan  da  eta  bertan  palestinarrekin,  herriarekin  bizi  izan  da,  haiekin  eta  beste  askorekin  elkarrizketatu  eta  mintzatuaz:  islamistak,  judu  ultraortodoxoak,  soldaduak,  presoak  eta  abarrak.
Ondorioz,  oraingoan  ere  gatazka  bera  erakusteaz  gain,  gatazkaren  barruan  murgildurik  dauden  alderdi  guztiekin  egoten  saiatu  da,  bai  alde  batean  bai  bestean  egunero  egoera  hori  sofritzen  duen  herriarekin.  Liburuak  horren  guztiaren  kronika  biltzen  du.
Aurreko  lanean  bezala,  nahiz  eta  orain  bakarrik  jardun,  Imanol  Murua  Uriak  trebezia  handia  erakutsi  du  ikusi  eta  sentitzen  duena  irakurleari  azaltzeko.  Gehienetan,  gauzak  kontatu  baino  gehiago,  istorioak,  eta  historia,  argi  eta  garbi  adierazi  baino  gehiago,  zeharka  azaltzen  digu.
Umorea  eta  gatazkaren  sustraia
Horretarako  nahiago  du  umorea  erabili,  eta  askotan  liburuaren  orrialdeetan  kronika  adierazgarri  eta  nabarmen  baten  bila  abiatzen  bagara  ere,  lerro  artean  nahi  dugun  guztia  aurki  dezakegu.  Hori  eta  Imanol  Murua  Uriak  duen  trebezia  gatazka  eta  arazoak  azaletik  baino  gehiago  sustraitik  aztertzeko,  bere  estiloaren  bi  ezaugarri  nabarmenenak  dira.
Hala  ere,  oraingo  honetan  herri  palestinarrarekin  egindako  lana  israeldarrarekin  egitea  faltan  botatzen  da.  Imanol  Murua  Uria  saiatu  da  hori  lortzen,  noski;  aurreko  liburuan  gatazkaren  bi  alderkiak  oso  ongi  islatuak  gelditzen  ziren,  baina  oraingoan  lan  bera  gehienbat  palestinarrekin  egin  du.  Liburuak  dakartzan  eraskinak  —mapak,  kronologia,  bidaia  aurreko  jakingarriak—  aurrekoan  baino  ugariagoak  eta  sakonagoak  dira,  eta  lan  hori  liburua  irakurtzen  hasi  aurretik  asko  eskertzen  da,  baina  arazoa  osotasunean  aztertzeko  orduan,  nik  behintzat,  Israelen  ikuspegi  zabalagoa  eta  sakonagoaren  falta  sumatu  dut.  Liburuan  Palestinaren  zati  handi  bat  islatuta  geratzen  den  bezala,  ez  dut  uste  Israelekin  gauza  bera  gertatzen  denik.  Bestalde,  gaia  bera  jorratzeko  orduan  ere  oraingo  ikuspegia  desberdina  da.  Liburu  honetan,  idazlea  kazetariaren  inpartzialtasuna  gordetzen  saiatu  den  arren,  gehien  zein  zaurik  mintzen  duen  adierazten  du.
Bai  liburu  hau  eta  bai  aurrekoa  irakurriz,  ni  gehien  harritu,  tristetu  baina  baita  poztu  ere  egin  nauena  zera  da:  gatazka  hauetan  guztietan  parte  hartzen  duten  bi  aldeen  artean  zer-nolako  desberdintasunak  eta,  era  berean,  zer-nolako  antzekotasunak  dauden  ikustea.
Batetik, sekula gerturatuko ez diren iritzi eta jarrerak direla dirudite, baina, bestetik, txanpon beraren bi aldeak besterik ez direla ohartzen gara, bata besteagandik oso gertu daudela. Gertutasun horretan arazoak konpontzeko aukera ere espero dugu.
Dena zulo bera zen
Eider Rodriguez
Asier Urkiza
Beste zerbait
Danele Sarriugarte
Nagore Fernandez
Akabo
Laura Mintegi
Amaia Alvarez Uria
Txillardegi hizkuntzalari
Markos Zapiain
Jon Jimenez
Ahanzturaren aingerua
Maja Haderlap
Paloma Rodriguez-Miñambres
Lakioa
Josu Goikoetxea
Mikel Asurmendi
Lur mortuak
Nuria Bendicho
Irati Majuelo
Hitz etena
Eustakio Mendizabal "Txikia"
Paul Beitia Ariznabarreta
Akabo
Laura Mintegi
Joxe Aldasoro
Patrizioak eta plebeioak
Kepa Altonaga
Paloma Rodriguez-Miñambres
Nork gudura haroa?
Patziku Perurena
Mikel Asurmendi
Aizkorak eta gutunak
Edorta Jimenez
Asier Urkiza
0 negatiboa
Arantzazu Lizartza Saizar
Nagore Fernandez
Akabo
Laura Mintegi
Aiora Sampedro