« Gazteen interesak | Filosofia politikoaren hastapenak »
Lehorreko koadernoa / Anjel Lertxundi / Alberdania, 1998
Abenturak besaulkian Javier Rojo / El Correo, 1999-01-13
Euskal idazle batzuek pentsatzen dute irakurtzea merezi duten liburuak dagoeneko idatzita daudela. Hortaz, idazlearen funtzioa berridazketarena izango litzateke, beste batzuek egindakoa abiapuntutzat hartuta beraren idazlana sortzeko. Neurri handi batean Anjel Lertxundiren literatur praktika printzipio honetan oinarritzen da. Lan bat idazteko akuilua munduan ez, baina literaturan bertan aurkitu duten idazleetakoa da Anjel Lertxundi. Kasu honetan, eta itsasoa eta abentura uztartu nahi dituelarik, Stevenson da euskal idazlea sorbaldetan altxatuko duen erraldoia. Abentura, edonola ere, zeharo literarioa izanik, lekurik miresgarrienak eta arriskurik zirraragarrienak bibliotekatik irten gabe ezagutu daitezke, gaurko munduak abenturarako uzten duen toki bakarra liburu baten orrialdeetan aurkitzen da-eta, hala liburuko protagonistarentzat nola irakurleontzat ere. Idazkera dela-eta, eta estiloaren hanpadura gustatzen ez zaidan irakurlea naizelarik, aitortu behar dut askoz interesgarriago deritzadala liburu honetan aukeratu duen bide lauari, bestetan urratu nahi izan duen malkartsuari baino: azken hauetan euskara bera lantzea helburu duela dirudienez, idazlearen indar gehienak idazkeran akitzen zaizkiola baitirudi.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez