« Abenturak besaulkian | Seme-alaben bila »
Filosofia politikorako irakurketak / Esteban Antxustegi Igartua / EHU, 1998
Filosofia politikoaren hastapenak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1999-01-16
Gero eta indar handiagoa hartzen ari da Euskal Herriko Unibertsitatea. Gero eta ikasle gehiago hartzen ditu bere barnean. Irakaslegoa ere ugaria da gaur egungoa, orain urte batzuetakoaren aldean behintzat. Geroe ta testu gehiago prestatzen eta egiten ari dira ikaslegoari begira. Zehatz, ez dakit nik urtean zenbat liburu argitaratzen diren Unibertsitatearen beharrei begira, baina irudipena dut asko direla, dexente direla. Denak, noski, ez baitira nire eskuetara iristen.
Iritsi zaidanetako bat Esteban Antxustegik prestatu duen hau: “Filosofia Politikorako irakurketak”. Testua baino gehiago, testu-bilduma da. Gai horretan, filosofia klasikoan alegia, klasikoak diren idazleen testurik esanguratsuenak aukeratu ditu Esteban Antxustegi irakasleak eta euskeraturik eskaintzen dizkigu. Testu bakoitzak halako azalpen moduko bat dakar berekin, bere testuinguruan kokatzeko eta irakurleak zer irakurtzen ari den jakiteko batez ere. Liburuak, bestalde, sarrera moduko testu bat ere badakar. Bertan azaltzen digu Esteban Antxustegik zer den filosofia politikoa eta zer zientzia politikoa, zertan bereizten diren bata eta bestea. Horretarako Norberto Bobbio maisuaren teoria hartzen du ainzakotzat.
Aukeratutako egileak eta testuak honako hauek dira: Leo Strauss, “Zer da Filosofia Politikoa?”; Ernest Renan “Zer da nazio bat?”; Max Weber “Estatu razionala”; Max Weber, “Legitimitate-motak”; J. Habermas, “Zientzia eta teknologia”; John Rawls, “Askatasunari buruz”.
Testuekin batera oinarrizko bibliografa eskaintzen digu Esteban Antxustegik. Gaia interesgarri aurkitzen duenak badaki…
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez