kritiken hemeroteka

8.749 kritika

« | »

Hemeretzi ipuin / Hans Christian Andersen / Ibaizabal, 1997

Mundu liluragarri bat Jon Eugi / Euskaldunon Egunkaria, 1998-05-30

Pasa den hilabetean, Hans Christian Andersen idazlearen jaiotzaren urteurrena oroituz, Nazioarteko Haur Literaturaren Eguna ospatu zen mundu guztian. Bada gure artean argitaratua daukagu jada Ibaizabal argitaletxeko Literatura Unibertsalaren sailean H.C. Andersen. Egile danimarkarraren 19 narrazio bildurik ditugu Hemeretzi ipuin izenburuko liburu honetan.

Erruz idatzi zuen idazle eskandinaviarrak, baina haren emaitza ezagunena ipuinak ditugu. Guztira 156 idatzi zituen. XIX. mendeko haur-ipuin klasikoen egileen artean bi izen nabarmentzen dira: Grimm anaiak eta Andersen. Grimm anaiek tradizio germaniarreko herri-kontakizunak jaso zituzten. Andersen, aldiz, ez zen horietara mugatu, askatasun osoz jokatu zuen eta era askotako narrazioak idatzi zituen. Lan honen horietako hemeretzi ditugu hautatutak, jasoak guk irakurtzeko.

Zinez irakurtzekoa baita liburu hau. Andersenek, irudimenaren bidez, mundu liluragarri batera, fantasiaren erreinura garamatza orrialdeetan zehar. Liburu hau irakurtzea mundu magiko batera bidaiatzea da. Fantasiazko istorio hauek irakurlea txunditu, liluratu egiten dute. Hemeretzi kontakizun hauen artean dago, jakina, seguraski idazle eskandinaviarraren sormen ospetsuena, Ahatekume itsusia deiturikoa, mundu osoko literaturzaleen artean ezaguna dena. Izan ere, hori bezalako lanen bidez bereganatua du Andersenek munduko literaturan duen izena eta lekua.

Hemeretzi ipuin honetan jada lehenengotik fantasia presente dago. Egia da istorioa alegia bat da, animaliak protagonista dituen istorioa eta bertan giza-jokaeraren kasu bat azaltzen da, hain zuzen esamesetan jarduteak dakartzan ondorioen ingurukoa.

Ondorengo istorioa, Artzaintsa eta tximinia-garbitzailea zoragarria da. Portzelanazko irudiek eta bestelakoek bizia hartzen dute eta haiekin osatzen da narrazioa. Andersenek bizia ematen die objektuei istorio honetan (eta baita liburuko beste gehiagotan ere, haren ezaugarrietako bat da) eta barreneraino iristen zaigun kontakizuna eskaintzen digu, hunkigarria, xarmangarria.

Istorio honetan osagai ezberdinak daude. Esate baterako, goian aipatutakoan bertan pertsonaia bat Goijeneralazpikomandantesarjentu Ahuntzhanka izenekoa da. Polita, ezta? Bada horrelako osagaien bidez idazle danimarkarrak irakurlea bereganatzea lortzen du, irakurle haur nahiz heldua. Izan ere, adinak ez dio axola, batak zein besteak, denak harrapatuko ditu liburu hau irakurtzen dutenean.

Hemeretzi lan hauek egilearen irudimen apartaren erakusgarri dira. Narraziootan egilearen antzerkiarekiko lilura islatzen da, baina batez ere fantasiarekikoa. Pasadizo politak, hunkigarriak aurkezten dizkigu: zer pentsatzen duen orratz batek, sirenak nola bizi diren… Errealitateko gertaera xume bat magia bilakatzen du, loreak, haizeak mugitzen dituenean, elkarrekin komunikatzen direla adierazterakoan bezala. Irudimenaren bidez, aurkezten duen egoerari etekina ateratzen dio, emozioa lortzeko eta irakurlearen bihotzeraino heltzeko.

Idazle jeinuak harritu baino harrituago uzten gaitu istorioz istorio. Errelatoak maisuki kontatuak daude, bakoitzak behar duen kontaketa du. Horrela, hemen bildutakoek klasikoak egiten dituen xarma eta handitasuna dute.

Baneukan Hans Christian Andersen irakurtzeko gogoa. Haren lanaz zerbait banekien, baina ez neukan bere libururik irakurrita. Bada, irakurri ondoren txundituta gelditu naiz, liburu aparta baita hau, bizitzan irakurri dudan ederrenetakoa. Gainera, ezin hobeto euskaratua dago, Martxel Eguen izeneko itzultzaile talde baten eskutik.

Azken kritikak

Bihotzean napalma
Pol Guasch

Irati Majuelo

Izatearen arintasun jasanezina
Milan Kundera

Aritz Galarraga

Espekulazioak
Arrate Egaña

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Asier Urkiza

Fikziraultzaileak
Kamikaz Kolektiboa

Nagore Fernandez

Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa

Maialen Sobrino Lopez

Ni, laiko
Markos Zapiain

Mikel Asurmendi

Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti

Maddi Galdos Areta

Alderantzira zamalka
Mckenzie Wark

Irati Majuelo

Harakinen alaba
Yurre Ugarte

Joxe Aldasoro

Gaueko zaintzailea
Julen Belamuno

Mikel Asurmendi

Erbeste
Juan Garzia

Asier Urkiza

Barne zerbitzuak
Katixa Agirre

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

Hedabideak