« Euskaldun zertarako? | Bizitzen ahalegindu »
Tentazioak / Jasone Osoro / Elkarlanean, 1998
Irakurriz asetzeko tentazioak Mikel Aldalur / Euskaldunon Egunkaria, 1998-04-18
Gurean, zoritxarrez, ez da batere ohikoa idazle gazte batek literatura liburu bat argitaratzea. Horregatik, gustura jaso dugu Jasone Osoro elgoibartar gaztearen lehen liburuaren aurkezpenaren berria, eta, era berean, gustura heldu diogu liburuari berari. Gainera, aurreko asteburuan gazteek idatzitako euskal literatura hizpide zuen mahai-inguru batean entzule batek gogoratu zuen bezala, azken urteotan liburuak argitaratu dituzten gazteen artean —Harkaitz Cano, Urtzi Urrutikoetxea, Xabier Aldai, Asier Serrano, Ur Apalategi—… ez da emakumerik. Kezkatzekoa den eta zer pentsatua ematen duen baieztapen hori gogoan, are gusturago heldu diogu Osororen liburuari.
Literatura bezala irakurri dugu, ordea. Osoro berari irakurri diogu, berriki argitaratu den elkarrizketa batean, ez duela pentsatu nahi emakumea eta gaztea delako ikusi duela argia liburu honek. Liburuak berak literatura aldetik izango duela zer irakurria, alegia. Eta bat gatoz berarekin. Dagoeneko, ohartuak gara euskal literaturan azken aldian emakume gazte batek libururik argitaratu ez duenez, emakumea eta gaztea delako bakarrik saldu nahi dutela batzuk Osororen liburua. Izan ere, gurearen inguruko literaturei begiratuta, emakume gazteek idatzitako liburuek salmenta zerrendetan arrakastarik badutela ohar gaitezke. Batez ere, liburu horiek erotismoa lantzen badute. Eta Osororen liburuak, gure inguruko literaturetan hain arrakastatsuak izan diren liburuen osagaiak badituela ikusten dugu. Hots, emakumea da idazlea. Emakume gaztea. Eta, gainera, sexua, erotismoa, sentsualitatea eta gizon-emakumeen arteko harremanak dira liburuaren konstante nagusiak.
Batzuk osagai horiek dituelako saldu nahi badigute ere liburua, guk uko egiten diogu ezaugarri horiek dituen liburua delako irakurtzeari. Badira antzeko zenbait liburu, arrakastatsuak izan arren, literaturarentzat irain bat direnak, Xose Carlos Caneiro Galiziako azken kritika saridunak orrialde hauetan bertan orain gutxi aipatzen zuen bezala, Lucia Etxeberria espainiarraren azken liburua hizpide zuela. Komertzialak dira, besterik gabe, eta literaturatik ezer gutxi dute.
Osororena antzeko liburua izatearen beldurrarekin ekin diogu Tentazioak hau irakurtzeari. Hogeita bost narrazio labur biltzen dira elgoibartarraren lehen liburu honetan, eta, gehienek, erotismoa eta sentsualitatea dute oinarri. Eta, egia esateko, liburuak, lehen aipatu dugunaren bidetik, guk uste eta nahi baino gehiago duela ohartu gara. Oso erraz eta azkar irakurtzen den liburua da Tentazioak, baliabide literario urrikoa eta hizkuntza erraz eta zuzenekoa. Liburua berehalakoan irakurtzen da, azkar. Eta hori, gure ustez, ez da gutxi. Liburua arrakastatsua bihurtu nahi izan dute beharbada batzuek, eta modu jakin batean saldu nahi izan dute ezaugarri jakin batzuk dituelako. Egileak, ordea, ez du horren errua.
Osorok lehen literatura liburua osatu du. Idazle gazte baten lehen ahalegina da, eta gustura irakurtzen den liburua eskaini digu. Azkar irakurtzen dena, aspertzen ez duena. Zer gehiago eskatu behar diogu? Ausardia dario, gainera, Osororen liburuari. Beharbada ez da hedabideek saldu nahi izan digutenaren tamainakoa, baina, berriro diogu, horren errua ez da egilearena, hedabideena baizik. Osorok tentazioak eskaini dizkigu, irakurriz asetzen diren tentazioak. Elgoibartarraren hurrengo liburuaren zain utzi gaituzten tentazioak. Ea laster iristen zaizkigun.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi