kritiken hemeroteka

8.741 kritika

« | »

Hemen gauak lau ertz ditu / Mikel Ibarguren / Susa, 1996

Xumea baina garbia Xabier Aldai / Euskaldunon Egunkaria, 1996-10-12

Gauzak garbi lehendabizi: liburu honek ez du hitzematen bete ezin dezakeenik, autore berri baten estreinaldian bagaude ere, soberan daude oraingoan etorkizunerako ahots indartsua iragartzen dutenak. Errealitate gordina eta gauzatua da. Iñigo Aranbarri eta Jose Luis Otamendiren sarrera labur eta zehatzak dioen moduan, literaturako pasarte gogoangarri asko eta asko giltzapean idatzi izan dira. Urrutira joan gabe, Joseba Sarrionandiaren Gartzelako poemak ahaztezina aipa genezake. Ezberdina da oraingo hau, Sarrirenak gartzelako bizitzaren galdekizunetan kokatzeaz gain, espetxeratzera eraman zuten arrazoiak ere adierazten zituen eta, batik bat, planteatzen zen erresistentzia nahia edo askatasun gose hura hitz hutsetatik urrun zegoen. Idazteko modua ere erabat ezberdina da. 70eko hamarkadan nagusitu zen puntuaketa ikurrak poesian ez erabiltzea, eta urte batzuen buruan, gutxi gora-behera Koldo Izagirreren Balizko erroten erresuma liburuarekin kointzidituz, berriro ere bueltan dator koma guzti-guztiak eta puntuak ere antzera, desagertarazteko joera.

Idazkeraz ere aipatu berriak ditudan autoreen ingurumarietatik dabil Ibarguren. Hizkuntza ajustatua da, hizkuntza kontagaia darabilen poetaren esanetara eta ez hizkuntzaren artifizioak sagaratzeko idazten duen poeta, hainbat poematan mintzagai hitzak eta hizkuntza poetikoa bera bada ere, autoreak bere errealitatea azaltzeko darabilzkien tresna gisa.

Izan ere, liburuaren planteamentua autoreak gizarte konkretu batean, denbora eta espazio koordenatu jakinetan gauzatu eta garatzen duen bizitzatik espetxean giltzaperatzen dutenean nozitzen duen mundu afektiboaren ausentzian oinarritzen da. Iruditeria sinplekoak dira lehendabizi poemak, hitzok konkretuki adierazten dutena esan nahi dute, irakurleak ez dauka gogoeta metafisiko existentzial sakonetan murgildu beharrik, askatasunaren egarria hizkuntza unibertsala da herri eta nazionalitate guztientzat. Lirikoak dira batik bat poemak, baina ataletik atalera azaleratzen doan epika pertsonal bat daramate, eta azken atalean, askatasunaren ateak hurbilagotik ikusten direnean epika hau, hasieran atearen atzean utzi zuena, oroitarazten du ia erabat. Tarteko atalak garapen horren abantearen kronika dira. Kronika sintzeroa beti ere: autorea ez da zorionaren jabe, baina ez du negar malkorik opa. Ausentzia du ondare bakar oroimenarekin batera, maitearen gorputza besarkatu nahi luke eta haren falta baino ez du besartean: hitzak. Hitzak harilkatu egiten baitira, lerro okerretan edo zuzenetan ez nik ez inork ezin epai ditzakeelarik. Hitzak, autoreari, bere mundu afektiboarengandik urruti egoteak sortarazten dion egonezin ikustezina, antsia, hustasun, gabezia hori zerbait fisikoa bihurtzen dio, aberria. “Poema baten barruan kabitzen den / aberria da nirea” idazten du horrela autoreak.

Egilearen ondare bakarra oroimena dela esan dut arestian, eta oroimen horrek aurrera zein atzera proiektatzen du autorea, atzerantz oroimena iraganaz elikatzen delako nagusiki, gainbizitzeko instintu hutsak gidatzen du aurrerantz. Eta aurrerako bide hori saihetsa ageri da, bira ugari eta zakarrez hornitua, poesia berdaderoa, benazkoa. Daukan guztia eskaintzen zaio irakurleari, ezin gehiago eskatu, beraz. Esan liteke poemen tonua bakarra dela, eta hizkuntza poetikoa erabat lineala dela argudiatu baina, bestalde, kontutan hartzekoa da literaturari buruz ari garenean, askatasun bezala definitzen den zer horri buruz ari garenean, lehendabizikoa mezua, hots, mamia duen zerbait kontatzea dela helburu, eta mamiz behartsua den kontagaia behar izaten duela azal eta estalkirik gehien. Mesedez, diodana ez bedi geratu justifikazio batean. Ez da gutxi halakorik behar ez duten orrien aurrean aurkitzen garenean.

Azken kritikak

Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti

Maddi Galdos Areta

Alderantzira zamalka
Mckenzie Wark

Irati Majuelo

Harakinen alaba
Yurre Ugarte

Joxe Aldasoro

Gaueko zaintzailea
Julen Belamuno

Mikel Asurmendi

Erbeste
Juan Garzia

Asier Urkiza

Barne zerbitzuak
Katixa Agirre

Maialen Sobrino Lopez

Biba gorriac!
Imanol Murua Uria

Mikel Asurmendi

Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa

Patxi Iturregi

Terraza debekatua
Fatima Mernissi

Amaia Alvarez Uria

Poesia kaiera
Elizabeth Bishop

Irati Majuelo

Godoten esperoan
Samuel Beckett

Aritz Galarraga

Esaterik ez dagoenaz
Fito Rodriguez

Iñaki Lopez de Luzuriaga

Bazter utzietan
Karlos Linazasoro

Hasier Rekondo

Gari errearen urrina
Fertxu Izquierdo

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

Hedabideak