kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Errekarteko koadernoa / Xabier Mendiguren Elizegi / Elkar, 2001

Errekarteko koadernoa / Ostiela!, 2001-06

Hala dio liburu honetako pasarte batek, amaiera aldean (138. or.): “Liburu honetan ere, norberaren munduaren adierazpenarekin edo egolatria ttantta batzuekin batera, honelako uste bat dago sakonean: bizitzaren zertzelada guztiz diferenteen azpitik edo gainetik oinarrizko parametro batzuetan gizon-emakume guztion sentipenak direla funtsean berdintsuak; parametro horien artean dago noski norbaiten seme edo alaba izatea, norbaiten biloba, non edo non izatea sustrai edo jatorri bat, dela egiazkoa dela amestua…”

Leihotik begira jarri da egilea. Bere etxeko sukaldeko leihotik ikusten denari begira hasi eta, hortik abiatuta, hainbat gogoeta, oroitzapen, pasadizo eta irakurketa harilkatu ditu. Liburu guztiz pertsonala osatu du horrela idazleak: batetik, literatur generoen ohiko sailkapenak gainditzen dituen obra delako, eta, bestetik, neurri batean bere pertsona bihurtu duelako berriz ere literatura egiteko gai: bere bizitzako aldi jakin bat kontatzen ez badigu ere, “baserria” eta “aitona” ditu oroigai eta pentsagai, bereak noski, baina baita nornahirenak ere, euskal kultura guztian erro sakonak dituzten kontzeptuak baitira bi horiek. Irakurlearekiko kidetasun eta konplizitatea bilatzeko ahalegin horretan, inoiz baino gardenagoa bihurtu da Mendigurenen prosa ere, egunez egun idatziz doan koaderno bateko sinpletasuna eta hitz bakoitzaren balioa, esaldi bakoitzaren erritmoa neurtzen dituen dotorezia elkartuz.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak