kritiken hemeroteka

8.799 kritika

« | »

Hamaika pauso / Ramon Saizarbitoria / Erein, 1995

Mosaikoa eta grabitazioa Amaia Iturbide / Euskaldunon Egunkaria, 1996-02-03

Pozez hartu berri dut Hamaika pauso (Erein, 1995), Ramon Saizarbitoria nire idazle kutunetako bat delako. Bere aurreko lanetan (Egunero hasten delako, Ehun metro eta Ene Jesus!) mututasuna, zeinuaren adierazgarritasuna, konpromezua (zentzu zabalean) edo hizkuntzaren ekonomia (idazkera moeta honek ez du zer ikusirik hizkuntza-maila txiroarekin, batzuek hala baderitzote ere, konzeptuak eta pentsamenduak argi adierazteko nahi eta borondate hausnartuarekin baino) bezalako ezaugarriak ez baitzaizkit arrotzak.

Nobelagile donostiarrak bere ibilbide literarioari buruzko eritzirik ere plazaratu du egunotan, ohi duen zintzotasunaz. Egunero hasten delako-az literatura ere zer zen jakiteke idatzi zuela aitortu du, plazerragatik; hastapena da eleberri hau, inozentzia, euskara molde zaharretik atera egin behar zelako idatzia, kargarik gabe. Ehun metro arrakasta izan zen, ikastoletan eta irakaskuntza-leku anitzetan irakurria. Ene Jesus! ondorio guztiekin idaztea suposatu zitzaion (nekea, zailtasuna…), berarentzat eta bere ingurukoentzat idaztea. Eta azken eleberri intimista hau hamaika pausoren istoria da, nekea. Franco hil aurretik eta geroko garaieri artean kokatua, ez da kronika baten istoria, baizik eta memoriaren kronika, istoria bat gogoratzeko ahaleginaren kronika.

Euskal nobelagintza modernoan izen erpinetako baten eskutik etorri zaigun eleberri iguriki hau, nire ustez, hurrengo bi ezaugarriren gainean eraikirik dago: mosaikoan eta grabitazioan.

Lehenengoari dagokionez, Saizarbitoriak berak hogeita seigarren orrialdean Claude Simon-en esaldi bat apuntatzen digu, pista gisa: “memoria plater hautsi bat da”, eta jarraian Güell parkeko mosaikoen desorden magikoa eta memoria bat narratzeko abentura lotu guran pasarte hau idazten du: “Eragozpen bera du memoriaren apurrak kronologikoki ordenatu nahian ahalegintzen den idazleak, besterik ezean, haren zuloak fantasiaz disimulatzera beharturik baitago, eginkizun horrek kontraesanean erortzeko dakartzan arrisku guztiekin”. Eta halaxe da. Zeren heriotzez jositako gertakizun ikaragarrien memoriaren kronika ez ezik belaunaldi konkretu baten argazkia ere bada nobela hau. Beste heriotzekin batera, Angel Otaegi da ardatz, bere bizitza trajiko-anonimoa. Pertsonaia-multzoari dagokionez, pertsona ezagun batzuk agertzen dira izen eta guztiz pertsonaia modura; beste batzuk errez identifika litezke, nahiz eta izenez aldatuta egon. Mila istorio eta mila zati ditu Hamaika pauso-k errealitatea fikzioarekin nahasita korapilo etengabean eta sinesgarritasun eraberrituan.

Bigarrenari dagokionez, nobela errealista hau mardula izanagatik ere, ez da pisutsua, grabitazioan igeri eginez egileak kontakizuna harietatik zintzilik uzteko arriskuaren mentura landu duelarik.

Ez ditu hutsean eman, ez, hamaika pausook R. Saizarbitoriak isilune luze honetan.

Azken kritikak

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

Hedabideak