kritiken hemeroteka

8.799 kritika

« | »

Kalea / Gerry Adams / Txalaparta, 1995

Kalean gora eta behera Edorta Jimenez / Euskaldunon Egunkaria, 1995-10-08

Liburu honetako hamazortzi kontakizunak beste hainbeste argazki direla esatekotan izan naiz. Gero, aldiz, Ken Loachen “Raining Stones” filmea etorri zait gogora. Ingalaterran bizi arren kulturaz katoliko izaten segitzen duten irlandar batzuen bizitzako famili-argazki bat azaltzen zaigu . Ken Loachen filmean; alabak lehen komunioa egin zueneko fotoa, alegia. Izan ere, gainjarrita the end hitzak dituen argazki horretara nondik nora ailegatu diren pertsonaiak, zer nolako lanak izan dituzten, hori guztia kontatzen zitzaigun filmean. Azkenik, liburua itxi eta pantailaren aurrean —ordenagailukoan, jakina— igande arratsaldez jarri naizelarik, baietz pentsatu dut, hamazortzi argazkiren historia azaltzen zaigula pentsatu dut, baina beste filme ezagun batean bezala, “Short Cuts” izenekoan agertzen diren moduko kontakizunak dira Gerry Adamsenak, hau da, hariak eta pertsonaiak tartekatuz erretratu zabal eta osatu bat egitera iristen direnak.

Liburuak azalean dakarren hitza “kalea” izanik, Adamsek egin duena, erretratua barik, mapa dela ere esan liteke. Ados. Mapa horretan “kalea” bera dago, eta hor nonbaiten hiria bera, Belfast?, kale gehiagok osatua; eta nonbaiten eliza izan beharko dugu, Irlanda katolikoan baikara; epaitegia eta gartzela ere hor nonbait bilatuko ditugu, eta gartzelak betetzen dituztenak ere ageri beharko dira, hurrean; epaitegiek, elizek eta kaleek inguruan duten mendialdera jo ahal da, edo, nahi izanez gero, pubean gera gaitezke, tragoska bana jotzen, baldin eta kanposantuan jo nahi ez badugu, behinik behin, zeren eta Irlandan edonon edan baitaiteke, antza. Baina leku denak ez dira mapa horretan sartzen ahal; Londresko atzerria liburuan sartzeko mapa zabalago egin beharra dugu, ezen hemen egileak bilatzen duena ez baina besterik gabe ingurunea, lekuan-lekuan bizi diren norbanakoak —irlandarrak— eta norbanakoak talde egiten direneko barne eta kanpo-konfliktoak baino.

Mapa beti beste zerbaiten isla hotza izaten delako edo, maitasunetik eta autobiografiatik datorkion ironiaz berotu ditu bere hamazortzi fotoak Gerry Adamsek. Ironia horrek edozein manikeismotik salbu uzten du liburua. Ez da hemen onik edo gaiztorik; jendea dabil gora eta behera kalean, eta zeinek bere arrazoiak dituzte guztiek. Literatura ona sortzeko ez da hori abiapuntu makala; azken orrialdea amaitutakoan Gerry Adamsek liburu ederra eman digula iritzi diot. Gero lerrook idazteari ekin diot, apur bat ikaratuta ekin ere, ze, halako batean, Gerry Adamsen “Kalea-k” James Joyceren “Dubliners” zoragarri hura ere ekarri izan dit gogora eta, ez dakit nik, pekatu handiegia ez ote den Gerry eta James izenak orrialde berean idatzirik uztea, James Joyceren liburua nire ustez hobea dela esanik egin bada ere. Bada, igual hementxe berton utzi dut lurperaturik nire azken fidagarritasun-hondarra. Aurriritzirik gabeko irakurleak, hau da, Gerry Adams “bestela ere” nor den ez dakienak, berak erabaki beza.

Azken kritikak

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

Hedabideak