kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Haizegua / Martin Indaburu / Pamiela, 1995

Aspaldiko partez Edorta Jimenez / Euskaldunon Egunkaria, 1995-09-17

Aspaldiko partez hona ekarri guran nabilen liburu honek —“Haizegua”— poesiarekin adiskidetu nau. Egilea, Martin Indaburu, 1862an Zugarramurdin jaio eta 1935ean hil zen, urrian. Hala bada, ez da liburu berria; argitaratu ere iazko larrazkenean argitaratu zen. Hala eta guztiz ere, gure olerkigintzari haize berria dakarkiolakoan nago, erabat modernoa dela irizten baitiot.

Liburua hogeita bost olerkik osatzen dute, eurotariko hemeretzik barne nortasun bat dutelarik, hala gaiaren aldetik nola tonuaren aldetik ere. Gainera egileak berak zenbatu zituen. Itxura denez, Martin Indaburu ehiztaria izan genuen eta, ondorioz, naturari estuki atxikia. Igartzen zaio, bai. Gutxitan irakurri izan dut bizitzaren hatsa, haren magikotasuna eta aldi bereko misteriozko itzal-argiak hobeto islatzen dakizkien olerkaririk.

Martin Indaburuk usoak eta ehiza ditu olerkigai, haizearekin batera denboraren iraganaren eta bizitzaren beraren sinbolo unibertsal bilakaraziz. “Arimen eta usoen egaldacatzea da / haizien arabera; / badira loriec lucitzen dittuzten bezalako haiziak, / badira bioletak ere, / urdinchcac ta moratuac…”. Halaxe dio “Haizegua” izeneko olerkiak, hain zuzen ere, bildumako lehena izanik liburuari izena ematen dionak. Irakurtzen hasi baino ez, eta irakurleak poeta-sen itzela duen norbaiten lanaren aurrean dagoela igartzen du. Gero, orrialdeetan barrena aurrera egin ahala, hasierako susmo hori erabateko egia dela ohartzen da norbera.

Alde teknikoetan sartu nahi gabe ere, sarritan hain antzua izaten den axaleko ezein neurriri men egin beharrean egileak olerkien, barruko punpadei so eginez lan egin zuela esan behar dela uste dut. Ez da Indabururen alde berritzaile bakarra. Aipagarria da erderakadetara jotzean ere duen berezkotasuna —“Ya que ta bazuazte…” dioenean bezala—, irudiak sortzeko duen ahalmenarekin batera. Den-dena sortu gogo zuen irudiaren edo giroaren menpe jartzen zuen Martin Indaburuk, zalantzarik gabe. Ni neu, hunkitu egiten nau Irdabururen “Haizegua” honek. Aspaldiko partez.

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak