« Urrats erromesak | Aspaldiko partez »
Bazko arrautzak / Mikel Hernandez Abaitua / Elkar, 1995
Narratzailearen autonomia Edorta Jimenez / Euskaldunon Egunkaria, 1995-09-10
“Bazko arrautzak” liburuaren atarian Franz Kafkaren esaldi bat jarri du Mikel Hernandez Abaituak: “Don Kixoteren ezbeharra ez zen bere fantasia izan, Sancho Panza baizik”, dio atariko horrek. Hz. Abaituak hautatu duen hori dagoen ipuin edo alegia, hain zuzen ere, Kafkaren ipuin eta alegia guztien artean nik neuk gustokoenetariko bat izanik, urteetan gorde dut gogoan, gogoetarako bidea eman izan dit eta.
Bada, aipu horretan irudimenaren aldarrikapena egiten da, batetik, eta irakurlea-idazlea binomioak funtziona dezala posible egiten duen erreferentzi amankomuntasuna ageri da bestetik, Don Kixote ezagutu ezik aipua ulertzen ez delako ezezik, Kafkaren alegia osoak Don Kixoteren beste irakurrera bat proposatzen digulako ere. “Bazko arrautzak”, liburuko ipuinetan errealitatea irakurtzeko beste modu bat proposatzen zaigu.
Lehen ipuinean, “Begiak” izenburukoan, Kafkaren “Itxuraldaketa” gogora eragiten duen ariketa egin dezagun proposatzen zaigu. Normalitatea hausten duen gertaera baten kronika da, eta, aldi berean, normalitate horrek ezartzen dizkigun morrontzetatik ihes egiteko ahaleginaren kronika ere bada ipuina, nire ustez. Liburuko lehena eta luzeena da eta, bere luze izate horretan ere, amaitutakoan halako paradoxa-sentsazio bat uzten du, susmoa edo, ipuinak duen amaiera fisikoa —ihesa— ote den “gertatu den” horren benetako soluzioa, ala egileak nahi izan duena ez ote den.
Normaltzat jotzen diren amaierak, hots, hari guztiak ondo josiz proposatzen zaigun gaia zakuan gordetzekoak, beste amaiera bezain arbitrarioak izaten dira, hots, egileek ezarri nahi izaten dituztenak, nahiz eta askotan amaiera-mota hori “ipuinak eskatzen zuena” zela iruditu irakurleari. Ipuin hauetan aldiz, Mikel Hz. Abaituak narratzailearen autonomia aldarrikatzen du, halako moduan non irakurleak ipuina zer den ere galdetu beharra izan dezakeen. Hasteko, erantzun liteke “Bazko Arrautzak” irakurririk, fantasiak dira ipuinak, bai, baina erreala —fantasia ez omen dena— berrirakurtzeko modua ere badira. Ildo horretatik, “Bazko arrautzak” izeneko ipuinean bere errealitate-fantasia jokoa azken muturrera eraman du egileak.
Bitartean, eta esandakoa “Begiak” horretaz gainera, beste lau ipuin irakurri ahal dira, hitzaurrean egileak dioen bezala, “erregistro diferenteekin idatziak”. Egileak liburuko ipuinek “giro edo tonu bat ez dutela” dioelarik, aldiz, ez nator ni horretan bat. Kafkaren ipuinetan bezala, egunekotasunaren gainean hegaldatzen den mustro aipagaitz baten itzala sumatzen da narrazio guztietan —hutsune esistentzialaren mamua?— izuzko eta harridurazko tonu bat ematen ipuin guztiei. Zer esanik ez, horrekin batera fantasia da ipuin guztietako osagarri nagusietako bat, sarrerako hitzei jarraituz. Egilearen setak eta temak betikoak diren arren, liburu hau berria da. Hernandez Abaituaren aurreko narrazio-liburuak ezagutzen dituztenek gogoz ekingo diote “Bazko arrautzak” honi; ezagutzen ez duzuenok baduzue estrainekoz nondik hasi.
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Irati Majuelo
Basatiak
Maria Reimondez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Zerua hemen
Oihana Arana
Paloma Rodriguez-Miñambres
Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola
Mikel Asurmendi
Garondoan
Gorka Bereziartua
Asier Urkiza
Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa
Nagore Fernandez
Kantu leuna
Leila Slimani
Maialen Sobrino Lopez
Odola kantari
Unai Elorriaga
Mikel Asurmendi
Bihotzean napalma
Pol Guasch
Irati Majuelo
Izatearen arintasun jasanezina
Milan Kundera
Aritz Galarraga
Zerua hemen
Oihana Arana
Ibon Egaña
Espekulazioak
Arrate Egaña
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Asier Urkiza