kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Bapatean 93 / Askoren Artean / EHBE, 1994

Erradiografiarik fidelena Joxe Beristain / Euskaldunon Egunkaria, 1994-09-11

Ez da erraza liburu honi buruz ezer berririk esatea Aingeru Epaltzak ezarri dion hitzaurre ederra irakurri ondoren. “Gaurko bertsolaritzaren erradiografiarik fidelena bere orrialdeek eskaintzen digute”, dio, besteak beste, Epaltzak, baieztapen hau gehiegizkoa dela leporatuko ote dioten beldur agertuz. Ez dut nik uste gehigizkoa denik, eta ziur naiz bertsozale asko dela Epaltzarekin bat datorrena, nahiz eta, zoritxarrez, oraindik ere bertsozalean eta liburuen artean halako urruntasun bat dagoen.

Delako bertsolaritzaren boom famatua amaiturik, aurtengo neguan entzulegoaren beherakada bat espero dute bertsolariek, joan den asteazkenean ETBko “Ez dago larrosarik” saioan Andoni Egaña eta Unai Iturriagak esan zutenez. Bere alde ona ere izango du horrek, benetako bertsozaleak izango baitira seguru asko boom-aren ondoren bertsolarien inguruan jarraituko dutenak. Bada liburu hau ezagutzen dutenak ez dira aparte izango.

Epaltzak hitzaurrean dioen bezala, beti dago honelako lan batean hutsune asko uzteko arrisku ezinbestekoa, baina hala ere ezin da ukatu liburua osatu dutenek, nork bere alorrean, tajuz eta ganoraz egin dutela lan, eta emaitza aberatsa dela benetan. Sei urte dira Euskal Herriko Bertsolari Elkarteak urteroko liburu honi bidea zabaldu zionetik eta —ez oztoporik gainditu gabe— asmo horri tinko jarraitzen dio. Zoriontzekoa da.

“Bapatean” honen urteroko erronka honi eusteaz gain, material gehiago ere argitaratu nahiko luke EHBEk, horretarako modurik balu, Juanito Dorronsorok doinuei buruz prestatutako lan sakon eta mardula esate baterako. Espero dezagun horretarako aukerak ere sortzea halakoren batean. Bitartean, goza dezagun “Bapatean 93” eder honekin.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak