kritiken hemeroteka

8.573 kritika

« | »

Zozoaren kanta / Marie Louise Legorburu / Maiatz, 1993

Samur, sentikor eta ederra Juan Luis Zabala / Euskaldunon Egunkaria, 1994-04-17

Bere lana ia-ia oharkabean pasatu bada ere, Hegoaldean behintzat, idazle berri eta interesgarria aurkeztu zigun Maiatz argitaletxeak iaz, Durangoko Azokan: “Zozoaren kanta” eleberriaren egile den Marie Louise Legorburu hendaiarra. Samur, sentikor eta ederra da Legorbururen lana, eta aise eta gogoz irakurtzen da, “ezin begietarik utzizko kontakizuna” baita, liburuaren kontrazalak, gezurrik esan gabe, dioen moduan. Estreinaldi bikaina, beraz, egile berri eta gazte honena, aintzat hartzeko modukoa zinez.

Sarako zaharretxean bizi den 80 urtetik gorako gizon zahar baten adiskide egin den emakume gaztea da “Zozoaren kanta-ren” narratzailea. Elbarritutako agure zaharrak, Iñaki Artolak, bere txikitako eta gaztetako bizimodua agertzen dio berak behin eta berriz, irribarrez, “liztafiñatzat” jotzen baina finean guztiz begikoa duen emakume gazte horri.

Haurtzaro eta gaztaro horren deskribaketaren haritik, Iñaki Artolak kontatutakoetan oinarrituz, mende hasierako Lapurdiko baserri munduko giroa eta bizimodua deskribatzen digu narratzaileak eleberriaren lehendabiziko zatian. Bizimodu horren gora-bebrera eta xehetasunen ezagutza sakona erakutsi digu liburuaren egileak, baina ez da hori izan bere meriturik handiena, ingurumari bakarti eta zail horretan, indar eta nortasun handiko hiru pertsonaia nagusi aurkeztu baitizkigu: Iñaki Artola ume eta gaztetxoa, bere ama Maite eta bere aita Mattin.

Bigarren zatian, Iñakiren bizimodu ordura arte armoniatsu eta baketsu samarrari erabateko iraulia eman zioten gertaeren kontaketa dator, eleberriaren muina. Indar poetiko handia du bigarren zati honek, gehien-gehiena bost minutu baino irauten ez duen gertaera gogor batean bildua (sekuentzia ederra filme baterako).

“Badire gauzak ez ditugunak bakarrik konprenditzen, baino ez dire hortako bazterrerat utzi behar. Mundua denentzat ez da bera, eta denek behar ginuke onetsi bertzeen begitartea”, dio (140. or.) Iñaki Artolak, eta esalditxo horrek laburbiltzen du, neurri batean, eleberri osoak irakurleari helarazten dion ideia nagusia. Baina aipagarri da Legorburuk berak Luzien Etxezaharretari EGUNKARIArentzako egindako elkarrizketan esandakoa ere: “Ez du balio bizitzea beste jendeen artean, haien sentipenari kasurik egiten ez bazaio”. Ez dira, ez, abiapuntu txarrak hauek idazle lanari lotu nahi zaion batentzat.

Hizkera kontuetan ere badu aipatzeko moduko konturik Legorbururen euskarazko lehen liburu honek (frantsesez ipuinen bat edo beste omen du argitaratua lehendik). Euskara barru-barruan daramala garbi erakutsi digu egileak, eta Lapurdi Kostalde behereko euskalkia ezagutzeko parada ederra du liburu honetan irakurleak. Nik neuk gustura eta oztopo larririk gabe egin dut, liburuaren irakurketa. Legorburuk ondo daki euskaraz idazten, funtsezkoenaren jabe baita: sen oneko euskalduna da eta hizkuntza era egokian erabiltzeko gauza. Horrekin bideak zabalik izango ditu beti, eta ez du arazorik izango aurrera egiteko.

Baina badu liburu honek, nire ustez, konpondu beharreko arazorik ere, euskaraz argitaratutako liburu askok —gehiegik, tamalez— duten berbera. “Garai baten bizi molde eta erran moldeen agerle denaz gero ez dira egileak erabiliak zehazki egokitu gaurko euskara idatziaren norma berriei, ortografia ezik”, gaztigatzen gaituzte liburuaren argitaratzaileek atariko ohar batean. Ongi, onar dezagun eta zilegitzat har aukera hori. Hona hemen, ordea, nire zalantzak: zergatik darabil narratzaileak batzuetan “ezaitea”, beste batzuetan “izaitea” eta beste batzuetan “ezaitia”?; zergatik batzuetan “alleratu”, beste batzuetan “alletu” (“alletzen” forma agertzen da) eta beste batzuetan “allatu” (“allatzeko” agertzen da), orobat “bihamuna” eta “biharamuna”, “bate” eta “batere”, eta abar… Beste kontu bat: zergatik uzten da hain itsusia den hutsune hori galderazein harridura marken aurrean, eta orobat puntu eta komaren zein bi puntuen aurrean? Eta gehiago: zergatik ez da behar bezala bereizten pertsonaiak solas zuzenean esaten duena narratzailearen jardunetik?; ez ote dugu euskaldunok inoiz ikasiko gure liburuetan baliapide tipografikoak taxuz erabiltzen? Xehetasun ttikiak dira, baina liburuak irakurleari berezkoa duen indarrez ematen dion gozamena tarteka trabatu egiten dutenak, hala idazleak nola argitaratzaileek kontu handiagoz zaindu beharrekoak.

Kontuak kontu, aipamen hau zapore mikatzez amaitzea bekatu larria litzatekeelakoan, esan dezadan berriro ere eleberri honen egileak ongi-etorririk beroena merezi duela gure letren munduan, eta aurrerantzean aintzat hartu beharrekoa izango dela, nire ustez, Marie Louise Legorbururen izena.

Azken kritikak

Lakioa
Josu Goikoetxea

Irati Majuelo

Poesia guztia
Safo

Aritz Galarraga

Kontra
Ane Zubeldia Magriñá

Maddi Galdos Areta

Amorante frantsesa
Miren Agur Meabe

Hasier Rekondo

Akabo
Laura Mintegi

Jon Jimenez

Akabo
Laura Mintegi

Asier Urkiza

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya

Nagore Fernandez

Beste zerbait
Danele Sarriugarte

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Kuntzak eta kerak
Sara Uribe-Etxeberria

Jon Martin-Etxebeste

Hitzetik ortzira
Ana Urkiza

Mikel Asurmendi

Askatasun haizea
Javier Buces

Irati Majuelo

Amorante frantsesa
Miren Agur Meabe

Ibon Egaña

Iragan atergabea
Julen Belamuno

Aiora Sampedro

Meditazioak
John Donne

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

Hedabideak