« Poeta heroia | Existitzeak dakarren ardura »
Korapiloak / Jasone Osoro / Elkar, 2001
Korapiloak Ana Unanue / Aizu, 2001-06
Istorioa: istorioak esan beharko, Korapiloak liburuan hamazazpi ipuin eta beste horrenbeste poema bildu baititu Jasone Osorok. Pertsonaiak istorio batetik bestera igarotzen dira, baina ez da hori istorioen arteko lotura bakarra. Ipuinetan maitasun eta sexu harremanak jorratzen dira, muturrera eramanak, istorio gehienetan obsesio edo paranoiaren bat agertzen baita.
Emaitza: Korapiloak liburu jostalari eta lotsagabea da. Idazlea baimenik eskatu gabe sartzen da pertsonaien logeletan, eta aurreiritzirik edo moralkeriarik gabe erakusten digu han ikusten duena. Eta irakurleak gustura segitzen dio, berez kuxkuxero samarra delako, eta ipuinen sarrerak oso indartsuak direlako; Osorok aurreneko lerroetan botatzen du irakurlea harrapatuko duen pozoia.
Nabarmentzekoak: Plantxa, Lixiba usaina eta Maitasuna puzzle bat da ipuinak. Azalekoa baino gehiago, larruazalekoa da Osororen literatura. Horregatik, bikote biluziaren argazki ederra ezin aproposagoa da.
Okerrena: narrazio gehienetan ageri diren elementu absurdu eta esperpentikoak errazegi, behar adina landu gabe, erabiltzen ditu batzuetan egileak (Bufanda gorria ipuinean,esate baterako).
Galdera: Elgoibarko kazetaria oso eroso dabil motzean. Noiz egingo du eleberri luzerako jauzia?
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez