kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Taupaka barrenetik / Karlos Santisteban / Sendoa, 1991

Barne taupaden erritmoan Agustin Aranzabal / Euskaldunon Egunkaria, 1991-04-20

Bere laugarren poema liburua kaleratu du Karlos Santisteban, Bilbon bizi den eta Bilbo bizi duen poeta karrantzar gazteak. Eta sari bat irabazia da gainera poema libur berri hau, “Taupaka barrenetik” izenekoa, 1989an Bilbo Hiria Poesia Sariaren garaile izendatu bait zuten.

Barnetik taupaka datozkionak poema forman isurtzen ditu Santistebanek, “barneko errima eta soinua” landuz. Esperientzia luzea du dagoeneko lan horretan, eta nolabaileko trebetasuna bereganatua ere bai dagoeneko. Oraingo poema berri hauetan ere bere barneko isuriari poema liburu batek behar duen hizkuntza hautsia ematen dio, surrealismotik gertu batzutan, klasikoago bestetan.

Ezin da esan Santisteban mugak apurtzen dituen poeta berrizale amorratua denik, baina bere lanek duintasun poetiko handia erakutsi ohi dutela aitortu behar zaio; eta gero eta handiagoa gainera beharbada.

Liburuen kontrazalak, eskuarki, kasu handirik egiteko modukoak izaten ez badira ere, kasu honetan ez da gezurra liburuaren kontrazalean irakur daitekeena: “Trebezia aparta erakusten du olerkariak irudi oparo, metafora, hitz joku eta intsinuazioz beteriko poemen bidez jalgitzen zaion mundu-ikuskera azaltzeko, zeharka zein xuxen-xuxen bere filosofia agerterazteko, taupaka eta barrenetik”.

Hala ere beldur naiz liburu hau, egile honek lehendik egin izan dituen guztiak bezalaxe, ahaztuxe ez ote den geratuko, merezi duen arreta bereganatu gabe. Izan ere, poesia oro har, eta euskal poesia bereziki, gutxitxo eta azkartxoegi ez ote den irakurtzen dut irudipena, irudipen triste eta samina, eta liburu hau ere, beste asko bezala, joera horren biktima ez ote den izango.

Horrelako kasuak ikusita, nolabaiteko desasosegua sentitzen du batek. Nolanahi ere, garbi dago hori ez dela gure arazoa bakarrik. Mundu osoko poesiari, mundu osoko literaturari dagokio seguru asko. Baina garbi dago, baita ere, kontsolabide eskasa ateratzen dugula gogoeta horretatik. Horrekin ez dugu ezer konpontzen, horrekin ez diogu desasoseguaren motiboari aurre egiten.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak