kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Ene Ondarru / Andoni Basterretxea / Auspoa, 2000

Ondarroako kontuak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2000-07-15

Joxe Mari Aranaldek idatzi du liburuaren sarrera modukoa egiten duen testua. Berari, Joxe Mariri alegia, lapurtzen dizkiot hitz hauek… “Don Andoni Basterretxea duzu gizona. Apaiza bera. Europako lehen gerra hasi zen urtean jaioa, “bixigu zaharrak al monton” egin behar omen den egunean jaio ere. Zer arraina jaio zen Ondarrun 1914ko urtarrilaren 17an!” Xehetasun gehiago ere ematen dizkigu Joxe Mari Aranalde lagunak. Seminarioan ikasi, mixioetan Ekuadorren eta Venezuelan zenbat urte; Ondarroara itzulita hango parrokian apaiz. Eta orain jubilatuen etxean bizi.

Ene Ondarru, ipuin liburutzat har daiteke lasai asko. Egia da oroitzapen liburua ere badela. Andoni Basterretxeak haurtzaroko eta gaztaroko kontuak ez ezik, mixioetakoak ere badakarzki, dotore asko ekarri ere. Horregatik, oroitzapenaz haratago doazelako idatzitako kontuak, graziaz eta estilo bereziz idatziak daudelako diot ipuintzat har daitezkeela. Irakurri besterik ez “Gertaerak” izeneko testuak.

Baina ez da hori bakarrik. Liburuko atal batek “Sorgin kontuak” du izena. Bertara bildu ditu egielak Ondarroan-eta entzundako aspaldiko istorioak. Kutsu majikoa edo iluna dute, sorgin kontuak dira gehienak, baina entzun bezala daude jasota, Ondarroan oraindik hitz egiten den euskara gozo horretan hain zuzen.

Sail batean bertsoak bildu ditu. Mila bederatziehundik hogeita hamasei bitarteko Ondarroako marinelen egoera kanatatzen dute bertsook. Hiru zatitan banatuta: lehengoan, urteko lau aroetako arranztaleen bizitza; bigarrenez, orduko emalkumeen lanak, hirugarrenez, jai-elizkizunak.

Liburu atsegina da. Ezusteko ederrak eta zoragarriak ematen ditu.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak