« Infernu zehatza | Ondarroako kontuak »
Euliak ez dira argazkietan azaltzen / Joxemari Iturralde / Erein, 2000
Izkutuko indarrak Javier Rojo / El Correo, 2000-07-12
Euliak ez dira argazkietan azaltzen Joxemari Iturralderen literatur ibilbide luzearen azken emaitza da. Eleberri honetan Julio Rekexo ikertzaile pribatuaren zenbait gorabehera kontatzen dira… itxuraz behintzat. Izan ere, eleberriak hari asko biltzen ditu bere baitan eta hari horiekin pertsonaiak harrapatuta aurkitzen direneko sarea osatu du idazleak. Hariak elkarren ondoan daudelarik, irakurleak susmatzen du beraien artean erlazioren bat egon behar dela, eta horren bila dabil liburuan zehar, koherentzia osoko koadroa aurkituko badu. Marko honetan pertsonaiak inola ere ezin uler dezaketen trama bateko txontxongiloak dira. Haien gainetik badaude, ordea, bestelako indarrak, pertsonaien bizitzekin jolasean aritzen direnak. Nobela ironikoa da, eta zenbaitetan nobela beltzaren parodiatzat ere har daiteke, ikertzaile pribatuaren ohiko ezaugarri guztiak biltzen dituen protagonista horri esker. Eta nago irakurleak ezin uler badezake nobelan agertzen diren hari horien guztien zergatia ez dela irakurle zabarraren akatsa, idazleak nahita bilatu duen efektua baizik. Honi amaiera irekiak uzten duen ezinegona gehitzen badiogu, istorio honetan mundu post-kafkiano baten irudi interesgarriaren aurrean gaudela ohartuko gara.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi