« Heriotzaren ondoren | Neokostunbrismoa »
14eko Gerla Handia / Jean Saint-Pierre Anxuberro / Klasikoak, 1998
Gerraren ajeak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1999-06-26
Norbaitek jakin nahiko balu 14.eko Gudateak zer nolako eragina izan zuen euskaldunongan, Iparraldeko herriak bisitatzera joatea besterik ez dauka. Herri txiki txuri polit horiek badute plaza bat eta bertan, oroigarri gisa, nolabaiteko eraikuntza (handixeagoa batzuetan besteetan baino) eta erdi-erdian denek irakurtzeko moduan: “Mort por la patrie”. Halako bat ikusi zuen Unamunok atzerrian zegoelarik eta poema bat idatzi zuen, ederra bera. Irakurri nahi duenak baluke non aurkitu, hartara jarriz gero, baina harritzekoa da, poema horren irakurketa desbideratu bat dela medio, Unamuno abertzaletzat jo izan dutela.
Egia da 14eko Gudateak tristura eta mina ekarri zuela Iparraldeko herri guztietara, hainbat eta hainbat seme hil baitziren bertan. Baina, esan beharra dago, oso testu gutxi genituen euskaraz gerra odoltsu anker harri buruz. Alberdania etxeak Jean Elissalderen “LVII.a gerlan” argitaratu zuen. Kirikinok ere ba ditu zenbait idazki gerrari buruzkoak, bera kazetari joana baitzen bertara, otsoaren eztarriaren barrura sartzera, esaten den bezala.
Jean Saint-Pierre ere gerrara joan zen, apaiz gidsa ordea. Milafrangan jaio zen 1884eta Baionako erottxe batean hil, 1951ean. 1914ean gerrara bidali zuten, kolpatua izan zen 1918an, preso hartua eta pakeak egin arte Alemanian itxia. Liburua egutegiaren antzera dago ordenatuta, egunez egun darama Jean Saint-Pierrek batere maite ez duen gerraren kontua. Saiatzen da gertatzen dena kontatzen, bere iritzia emateaz gainera. Prosa landua eta arina du gainera. Irakurtzeko ederra eta gozoa.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez