« Amodioa eta amodioak | Gerraren ajeak »
Anaiaren azken hitzak / Daniel Landart / Elkarlanean, 1999
Heriotzaren ondoren Javier Rojo / El Correo, 1999-06-23
Paxkalek bizitza lasaia darama: gaztea da oraindik eta bere aurrean bide desberdinen artean hautatu beharrak piskat beldurtzen du. Izan ere, aukera egiteak, askatasuna erabiltzeak, aukerak murriztera baitarama, ezinbestean. Eta bapatean… Bapatean anaia istripu absurdo batean hil zaio eta etorkizunean ikusten zuen aukeratu behar horrekin egin behar du topo, nahi baino lehenago. Anaiak, bestaldetik, hil zorian zegoelarik, haren kargu utzi ditu gauzak. Bapateko heriotza absurdoak Paxkalen bizitza hankaz gora jartzeaz gainera, familia barruko konfliktoak nabarmentzeko ere balioko du. Izkutuan dauden liskar txikiak, edo ez hain txikiak, edonon aurkitzen diren ohiko tirabirak begibistan geratuko zaizkigu, heriotza errealitatea jakinarazten digun katalizadorea bailitzan. Konflikto hauen artean anaiaren eskaera berezia (gorpua erraustea) ez da buruhauste txikiena emango diena. Desoreka honen aurrean, Paxkal nobela osoan zehar oreka berriro bilatzen saiatuko da, azkenean bere destinoarekin topo egin arte. Pertsonaia “integratu” gisa agertuko zaigu orduan, baserria bere gain hartuz, bizitzatik modernitate-kutsua zuten ekintzak baztertuz. Ezen bizitzak hautatu du, Paxkalen ordez. Halabeharra da nagusi, azken finean.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez