« Eleberri beltza | Hitzak elikagai »
Bihotzeko mina / Janbattit Dirassar / Elkar, 1997
Prosa gozoa Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1997-12-13
Ez nuen ezagutzen Janbattitti Dirassar, liburua nire eskuetara iritsi den arte. Barne-azalean ageri da haren argazkia. Ezin uka euskalduna denik, oso esango nuke, itxura batera behintzat. 1937ko otsailaren 17an Hazparnen jaioa. “Sud-Ouest” egunkarian Donibane Lohitzuneko berriemale izana. Horiek dira aipaturiko tokian agertzen diren berriak. Hegiko bordatik idatzi zuen Bihotzeko mina baino lehenago, haurtzaroko kronika omen dena. Liburu hari segida emateko asmoz idatzi du, antza denez, bigarren nobela hau, gaztaroa gaitzat hartuz, eta gazte-amodioak aipatuz bereziki.
Hizkuntza da gehien erakarri nauena. Ez gaude ohituta, salbuespenak salbu, hizkuntza naturala bezain aberatsa enztutera, edo-eta irakurtzera. Dirassarren prosa irakurri ahala, berez sortua dela konturatzen gara. Emilio Lopez Adanek hitzaurrean idazkera lañoa dela dio. Egia da sofistikazio eta erretorika handiko prosa ez dela, baina aipatutakopak aipatu, prosa ederra iruditu zait, esan beharreko guztia esaten baitu, eta grazia handiz gainera. Ez da hizkuntza pobrea, inondik ere ez.
Historia, kontatzen duena, beste kontua da. Josepek gustuko duen neska bati, minitelaren ardura duenari hain zuzen, bere gaztaroko abenturak esaten dizkio, modu orijinal batez, dena esan behar bada. Ez galdetu niri zer den minitela? Posta elektronikoa edo behar du izan. Bada, neska horrekin harremanetan jartzen da eta bere bizitzaren kronika zehatz samarra idazten hasten da. Garbi dago, minitelarena aitzakia besterik ez dela, literatura baliabide bat, idazleak hirugarren pertsona saihestu eta lehen pertsona erabili ahal iztaeko. Historiatik duen gertutasunak hala eskatuta edo, iruditzen zait. Amodio eta desamodioaren kronika da liburuak dakarrena. Emakume asko pasatuko dira pertsonaiaren ondotik, baina gutxirekin lortuko du atarramendu onik.
Literaturaren aldetik, istorioek ez dute irakurlea kilkatzeko adina indar. Inozoak dira gehienak, pertsonaia ere halakoxea baita. Goxoak ere bai, neurri handian, enpatxoa sor dezaketenak. Baina nabaria da idazteko gogoa, eta hori estimatzekoa da. Bada kontatzeko grina, eta horrek idazle baten aurrean gaudela esan nahi du. Horretaz gain, gogoeta franko dago liburuan amodioari eta bizitzari buruz. Pertsonaiak bere horretan ekartzen ditu, nahiz asko eta asko ez dituen gustukoak, edo-eta ez datozen bat duen pentsakerarekin. Prosagatik bakarrik aholkatzen dut liburua hartu eta irakurtzen hastea.
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Turismoa
Asier Basurto Arruti
Maialen Sobrino Lopez
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Zerua hemen
Oihana Arana
Maialen Sobrino Lopez
Barne zerbitzuak
Katixa Agirre
Amaia Alvarez Uria
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Joxe Aldasoro
Ni, laiko
Markos Zapiain
Aritz Pardina Herrero
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
Maialen Sobrino Lopez
Café Mokka
Jabier Muguruza
Mikel Asurmendi
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Irati Majuelo
Basatiak
Maria Reimondez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Zerua hemen
Oihana Arana
Paloma Rodriguez-Miñambres