« Bakartasuna dela-eta | Bizitzaren poemak »
Karramarroaren aztarnak / Hasier Etxeberria / Elkar, 1997
Geografia desberdinak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1997-11-15
Estilo, egitura eta gai desberdineko bost ipuin bildu ditu Hasier Etxeberriak “Karramarroaren aztarnak” izeneko liburuan, baina guztiek dute, hala ere, zerbait identifigarri, zerbait lotzen dituena elkarrekin: urrutiko tokietan kokatzen dituelako, agian bidaiaren beharra edo ilusioa ekar dezakete gogora. Horretaz gain, ipuin guztien atzean idazle bat eta bera dugu, idazkera gozo eta sendoduna.
Horazioren bidaiak, seguruaski liburu osoan dagoen ipuinik politena, anekdoten gainean eraikitako testua da, baina nabaria da idazleak duen kontatzeko gogoa. Horazio Quirogaren izena aipatzen da behin eta berriro, haren Oihaneko Ipuinak eskuan dituela abiatzen baita Horazio, bere aita hil eta gero, Moskuraino eramango duen bidaia egitera. Ez dakit Horazio Quirogari egiten zaion omenaldi gisa hartu behar ote den ipuina, baina garbi dago Horazio ipuingilearen aipamenak bere zeregina duela Horazio petsonaiaren nondik-norakoak zehazterakoan. Bidaia, honetan, ihesa da, pertsonaiak bere aitaren borondatea burutzeko duen irtenbidea, Horazioren eta aitaren arteko elkarrizketa, heriotzaren hautsak astintzen diren arte.
Yucatan, liburuko bigarren ipuina, izen bereko lurraldean kokaturik dago. Deskripzio ondo konplituez Yucatan lurraldea ezagutarazten digu Hasier Etxebarriak, baina errealitate horretatik ezerrealitate batera eramaten gaitu. Ipuinak, asko du fantastikotik. Halabeharraren jokoa du, gainera, oinarrian. Izen bereko bi pertsonaiak elkar aurkitzen dute oihanaren erdian, biek edari bera dute maite… Hortik aurrera irakurlea sumatzen hasten da zein izan daitekeen bukaera.
Anna Paula eta Museora bisitaldia, Brasilen kokatuak dira biak. Museora bisitaldiak txiste baten antza hartzen du bukaera aldean, baina Anna Paula polita eta freskoa da. Jostagarri gisa idatzita dagoela dirudi. Mundu majiko eta irudikorra, Jorge Amadoren gustukoa, dakarkigu Hasier Etxeberriak.
Ipuin postmoderno bat egin diot neure buruari, da azken ipuina. Ipuin gutxi batzuen bertutea du honek, zebat eta irakurriago, orduan eta gustagarriago. Liburuko beste lauren aldean desberdinena da. Intertestualitatea, ironia ditu ezaugarri. Esanahi anizduna da.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui