kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Xalbador pertsularia / Jose Mari Aranalde / Auspoa, 1996

Xalbadorren omenez Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1997-02-15

Jose Mari Aranalde Xalbadorzale dugu, betidanik gainera, eta ez du sekula ukatu. Komunikabideetan ageri den guztietan aipatu izan ditu Xalbadorri dion zorra, harengandik ikasitakoa, haren bertsoek emandako gozoa. Xalbadorren omenez idatzi du orain aipatzen ari garen liburua eta maitasunetik idatzita dagoela gaineratuko nuke. Biografiatzat har daiteke liburua, baina doinuari, estiloari oro har erreparatuz gero, biografia soil baino gehiago dela esango nuke nik. Jose Mari Aranalde oso inplikatzen da liburuan, bera da gidari, bere buruaz ere idazten du, bere sentipen eta kezkak plazaratzen ditu Xalbadorren izaera, bertsozaletasuna, bertsoak paratzeko zuen gaitasuna, hori guztia goraipatzeko. Ez da biografia hotz, objetibo, urrutitik idatzitakoa, gertutik, berotik, aurrez aurretik idatzia baino.

Kontu asko dakarzki Xalbadorrenak. Baina ez da kontu kontari aritze hori, nire iritziz, liburuaren baliorik handiena. Aranaldek ondo ezagutzen ditu Xalbadorren aurrera-atzerak, haren gora-beherak; batzuk lehendik ere “Odolaren mintzoa” liburu zoragarrian plazaratuak izan zirelako; besteak, berak berez ezagutu zituelako. Liburuko pasarteak direnean aintzakotzat hartutakoak, egileak orduan komentatu egingo ditu, bere testuinguruan kokatu, eta klasea ematen arituko balitz bezala, punta aterako dio irakurritakoari, irakasbideren bat isuriko zaio, denon jakingura asetzeko, geure bizitzaren aldi honetarako adierazgarri eta seinalagarritzat. Biografia morala da, adibidetsua eta esanguratsua. Ez hori bakarrik, ordea.

Aranaldek Xalbadorren bertsoak dakartza esaten duena indartzeko, eta bertsozale porrokatua denez, eta bertsolaritza gaietan jantzita dagoenez, gu baino jantziago esango nuke, interesgarriak egiten dira liburuan dauden aipamenak, iruzkinak eta bertso bat goitik behera eta behetik gora aztertzeko duen modua. Idazkera gozoa eta malgua du Aranaldek. Bera piska bat ezagututa, hitz egiten duen moduan idazten duela etorri zait burura. Galdera asko egiten ditu, erantzunak eman ere bai. Baian azkenik, liburua bere amaierara iristen denean, lehen baino gehigo dakigu Xalabador bertsolariari buruz, eta horixe da hasera-haseratik egilearen xedea. Maite duen pertsona baten alderdirik liluragarrienak jendaurrera azalarazi, irakurleak ikas dezan bertsolari handi bat izan zela, eta gizon aparta ere bai, gure Xalbador.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak