« The until now new complete Irastorza | Heldutasunaren talaiatik »
Arpoi baten eran / Juan Bautista Agirre / Alberdania, 1996
Atzoko izu, gaurko plazer Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1996-06-08
Euskal klasikoak irakurtzeko era asko dago. Hasi eta buka, bata; zatika, bestea; puskaka, alegia. Bigarrena, errazagoa da lehen era baino. Hala ere, ez du ziurtatzen klasikoaren ezagutza leiala; irakurtzen den liburua mardul lodia denean. Hori gertatzen da Asteasuko Agirre, Juan Bautista izena duenarekin. “Confesioco eta comunioco sacramentuen gañean eracusaldiac…” argitaratu zuen 1803. urtean. Liburu hori gero hirutan kaleratu zuten. Beraz, bat-batean eta alai, arratsalde pasa irakurtzeko liburua denik ez dut nik esango; ez baita halakoa. Erlijio-gaiko liburu gehienen antzera, oso literaturazale (euskaltzale amorratuaz gainera) izan behar dena orain irakurtzeko; edo bestela kristau fededun petoa, eta gaur egun gure Euskal Herri honetan inor gutxi geratzen da halakorik, hor-hemen aleren batzuk sakabanatuak apika.
Asteasuko klasiko horren beste irakurketa bat eskaintzen digu Inazio Mujika Iraolak liburu honetan, ezberdina eta, agian, ezustekoz betea. Liburu osoa arakatu ondoren, Inazio Mujikak aukeran utzi dizkigu zati batzuk, literatura-piezatzat, ipuintzat jo daitezkeenak. Agirre berak erabiltzen du ipuin hitza. Adibidegarriak dira, erakusten duenaren lagungarri gisakoak: etsenpluak. Aparte argitaratuta bere senik galtzen ez dutela ikusirik, pentsa daiteke, berez direla jeneroko ipuinak, idazteko modu baten erakusgarri. Idazkeraren berezitasunei erreparatuz gero, garai bateko tradizioaren jarraitzaile dela esan behar; Azkuek eta Altubek euskal joskeraz teorizatu aurrekoa hain zuzen. Ahoz goraz irakurtzeko idatzi omen zuen Agirrek. Hala ere, liburu honetako ipuinak etxeko isilean, patxada osoan irakur daitezke.
Gaiari dagokionez, izu edo fantasiaren jenerokoak dira gehienak. Garai batean hala izango ziren. Testu batzuk apartak dira: Adarbakoitzarena, esaterako. Adibide batzuek, oraindik, idatziak izan zireneko indarra gordetzen dute, eta gure mentalidaderako harrigarriak dira oso. Irakurri, adibidez, “Gizon edalea eta antzara” izenburua duena. Arpoi baten eran jo, eta alderik alde igaro nahi omen zituen Agirrek euskal kristauen bihotzak. Hala esaten digu Inazio Mujikak sarrerako testuan. Euskal kristauen bihotzean izua sartu nahi zien, ordura arteko bizitzaz damu egin eta zentza zitezen, pekatuaren bidetik ihes eginez. Gaurko damua, ziurrenik, ipuinak lehenago irakurri ez izana.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi