« Zorrak zor | Oroimena gizakiona da »
Ezabatuak / Askoren artean / Pamiela, 1995
Ezabatuak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1996-01-06
Poeta alemaniarren antologia da Eduardo Gil berak prestatu eta Pamiela etxeak argitaratu duen hau. Hamar izen agertzen zaizkigu guztira: Else Lasker-Schüler, Ivan eta Claire Goll, Ernst Toller, Armin T. Wagner, Albert Ehrenstein, Walter Mehring, Klabund, Erich Mühsam, Ferdinand Hardekopf, Max Herrmann-Neisse. Ez dira oso ezagunak; areago, oso ezezagunak direla esaten badut, ez naiz ahoberokerietan galtzen ari. Ezabatuak izan ziren; galdua haien arrastoa.
“1933ko maiatzean, naziek erre egin zuten arte dekadentea bezala ofizialki kontsideratzen zen liburu meta handi bat publikoaren aurrean”, hasten da Gil Beraren hitzaurrea, eta datu horrek ematen digu seguruaski idazle hauen patuaren berri. Liburuak, izan ere, garai guztietan izan dira erreak. Gurean ere, ez da aspaldi, Bilboko jaun alkate batek bere izena ezarri ziola liburu-erretzaileen zerrendari, gustuko ez zuen ipuin bilduma baten aleak sutara botaz, jendaurrean eta egun argiz. Ez da atzokoa gure samina, etxekoneko poetak zioen bezala.
Else Lasker-Schüler-ek 1933an Alemania utzi behar izan zuen. Jerusalemenen hil zen. Claire Goll, 1939an, bere buruaz beste egiten saiatu zen. Ivan Goll, klinikan hil zen; alemanieraz eta frantsesez oihukatzen omen zuen: “Utz nazazue nire heriotzarekin bakarrik!”. Ernst Toller-ek 1939an, bere burua urkatu zuen. Aspaldi idatzi zuen: “Amets egiteko kemenik ez duenak ez du bizitzekorik ere”. Armin T. Wagner, betiko deserrotua, atzerria bihurtu zen bere herria. Albert Ehrenstein, 1950ean hil zen, pobreentzako eritetxe batean, bere sorterritik urruti.Walter Mehring, inork erreibindikatzen ez duen poeta. Klabund, gazterik hila. Erich Mühsam, 1934ean, urkatua aurkitu zuten bere zeldan, SS-ak piska bat lehenago egon ondoren. Idatzita utzi zuen: “Bere kausa zerbitzatu ustean, bere ondokoen aurka armaz baliatzen denak hausten du anarkismoaren oinarrizko ideia bera: indarkeriarik eza”. Ferdinand Hardekopf-ek, bizitza osoa ihesi emana. Max Herrmann-Neisse, atzerriaren teoritzaile bilakatu zen, nahita nahi ez.
Espresionismoa deitua izan zen mogimenduaren partaide izan ziren guztiak, baina ez gaitezen izendapenaz gehiegitxo fida. Garai bateko ahots kondenatuek, arnasa hartzen dute euskaraz. Poema ederrak utzi zizkiguten, gogorrak…, bizitza bera bezalakoxeak.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez