« Ixiltasun eske | Laino trinkoz zehatz zizelatua »
Sarean leiho / Juan Kruz Igerabide / Alberdania, 1994
Haiku ximurrak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1994-12-17
Hiru ataletan banatuta dator Juan Kruz Igerabideren poema liburu hau: “Haiku Ximurrak”, “Laino artean: Felipe Juaristiri Oihartzun” eta “Alter Egoaren Mintzoa”. Lehendabiziko biak poemak dira eta hirugarrena, aforismoen bilduma.
Lehenengo atalari dagokionez, hor agertzen diren poemek ezaugarri zehatz eta konkretuak dituzte. Haikuen modukoak dira, eta haikua japoniar tradizioari lotutako molde poetikoa dugu, bizimodu bati, mundua ikusteko era bati lotuta, hain zuzen, pinturarekin eta irudiarekin zerikusi haundiagoa duena, sinbolo eta metaforekin baino. Metafora, pentsamentu arrazionalarekin sortutako irudi dugu, bi plano elkarrekin jartzean, errealitatearen anitz interpretazioetatik bat aukeratzen duena. Mendebaleko pentsamenduaren erreferentzia zuzena izanik, poetikan garatu bada, lehenago bizitza arruntean garatu izan delako da. Ekialdean ez dute metaforarik, plano batek soilik baldintzatzen baitu errealitatea, zentzumenenak, hain zuzen. Juan Kruz Igerabideren atal horretan ez dago metaforarik, ez du islatzen mundu sinbolokorik, baizik eta sentsazioen eta zentzumenen mundua. Lehenago ere, horrelako formak landuak izan ditu Juan Kruz Igerabidek, haur edo gatzeentzat idatzitako poema libuuretan: Begi-niniaren poemak liburuan, esaterako. Poema horiek, laukiak dirudite, beterik baitaude koloreez, objetuez, ortzadarrez, muinoez; errealitatea dakarte, arrazoinamenaren anteojoekin begiratu gabe, haur batek edo, hobe esanda, pintatzaile batek egingo lukeen modura. Poemak, era berean, xumeeak dira, baina aberatsak. Sujeritzeko ahala dute, irakurleak bere muga sendoak ainditu eta garraitzekoa.
“Alter Egoaren Mintzoa”, esan bezala, aforismoen bilduma da. Pentsamentuak dira, “bonsai” bat arbola den bezalaxe, pentsamentuaren ezaugarri guztiez horniturik. Trinkoak, hori bai; eta laburrak, ezin bestean, hitzek askotan traba baitira esan nahi dutena esan ahal izateko. Zertzeladak dira: “Frogan jartzen den adiskidetasuna, ez duk adiskidetasuna. Nola jarriko huke frogan bi euri tanten batera erortzea”; edo-eta “Gauza ororen gainetik dagoen adiskidetasuna, adiskidetasuna ez den zerbait bihurtu ohi duk”. Poesiari buruz dihardute, edo bizitza eta bere gora-beheraz, biak bat baitira, alde bateko zein besteko mozorroak lurrera erortzen direnean. Mozorroa da, mende sasoi honetan poeta (edo idazlea) ederkien estaltzen eta, era berean, ederkien definitzen duena.
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi
Turismoa
Asier Basurto Arruti
Maialen Sobrino Lopez
Garondoan
Gorka Bereziartua
Mikel Asurmendi
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Mirande, herriminez, ezin-minez
Jon Mirande
Mikel Asurmendi